Satoru Iwata (1959ko abenduaren 52015eko uztailaren 11) bideo-joko programatzaile eta enpresaburu japoniarra izan zen. Nintendoko presidente izan zen 2002tik hil arte. Askoren ustez bideo-jokoen erabilgarritasunaren bultzatzaile handia da, hardwarearen erabilerekin publiko zabalagoetara helduz.

Gaztetatik erakutsi zuen interesa bideo-jokoetan eta bere lehen joko sinplea egin zuen institutuan zegoela. Tokion egin zituen konputazio zientzietako ikasketak. Oraindik unibertsitatean zegoela, HAL laborategietan hasi zen, enpresa honetan sortu zuen bere lehen joko komertziala 1983an. Nintendorekin elkarlanean aritu zen, “Earthbound” eta “Kirby” jokoen garapenean parte hartzen. 1993an HAL laborategien presidentea bihurtu zen eta enpresa galbidetik atera zuen. 2000 urtean Nintendorekin bat egin zuen “Pokemon” eta “Super Smash Bros” garatu eta gero.

Nintendok hazkunde handia lortu zuen Iwatarekin, eta bere burua bihurtu zen 2002an. Bere zuzendaritzarekin, “Nintendo DS” eta “Wii” bideo-kontsolak garatu zituzten, konpainiako kontsolarik arrakastatsuenak. Bideo-jokoen zabalketan jarri zuen arreta, demografia-talde guztietara zabaltzen. Honetaz gain, bizi-kalitate produktuak atera zituen “Wii” kontsolarako. Guztira, Nintendok mozkin errekorra eduki zituen 2009an.

Ondorengo produktuak, “Nintendo 3DS” eta “Wii U”, ez ziren “Wii” bezain arrakastatsuak izan eta salerosketak behera handia egin zuten. Iwata, barkamena eskatu eta bere soldata erdira jaitsi zuen. Arrakasta bilatuz, mugikorrerako jokoak egiten dituzten enpresekin (DeNa) harremanetan egon zen. Ospitalean zegoela, bere azken proiektua proposatu zuen: “Pokemon Go”.

Iwata beti izan zuen harreman oso estua Nintendoko jarraitzaileekin. Sare sozialetan galderak erantzuten zituen eta hilero ateratzen zen “Nintendo Direct” programan. Horrela bilakatu zen enpresaren irudi publikoa.

Iwata 2015eko uztailaren 11an hil egin zen, gibel tumore baten ondorioz. Bideo-joko industriaren kideak eta zaleak beren atsekabea adierazi zuten beren heriotzatik. Jarduerarako saria irabazi zuen 2016an “Academy of Interactive Arts and Sciences-ren eskutik.