Lankide:Joxan Garaialde/Jauzi (igeriketa)

Historia aldatu

Jauzi lehiaketak antzinako Greziaraino garamatza. Peloponesoko kostaldeetatik eta Eoliar uharteetatik itsasora salto eginda gauzatzen ziren. Itsasoan jauzi-lehiaketen arrastoak ere utzi zizkiguten kretarrek.

Antzinatean, jauzi batzuk nola egiten ziren erakusten diguten irudiak daude.

Olinpiar Jokoek, tranpolin jauziak diziplina gisa, 1904an hartu zuten lehenengoz. San Luisen izan zen, eta gizonezkoek bakarrik hartu zuten parte, eta bi jauzi motarekin: normala eta barietatea. Emakumeek, 1912an Stockholmeko Olinpiar Jokoetara arte, itxaron behar izan zuten[1][2].

Tranpolin jauzia, Europan, gimnastikaren aurrerapenaren ondorioz hasi zen garatzen XIX. mendean.

1995eko Munduko Kopan, jauzi sinkronizatuak debutatu zuen ofizialki, eta, Sydney 2000n, diziplina olinpiko gisa onartu zuten.

Nazioarteko Igeriketa Federazioa arduratzen da jauzi-lehiaketen arauak ezartzeaz, baita aldizkako lehiaketak eta ekitaldiak egiteaz ere. [[Kategoria:Tranpolin jauzia]] [[Kategoria:Erreferentzia behar duten adierazpenak dauzkaten artikuluak]]

  1. HISTORY of DIVING. .
  2. A brief history of diving. .