Lankide:Josugoni/izenak
Euskaraz izen-abizenak idazteko irizpideak:
Euskaltzaindiak
aldatuEuskaltzaindiaren irizpide eta arauak:
- Orokorrean:
- Zehatzago:
- Izenak
- Abizenak (eta batez ere irizpideak)
- Are zehatzago
EIMA
aldatu- Irizpidea (Euskaltzaindiaren onespena)
Berrian
aldatuBerria egunkarian erabiltzen diren irizpide batzuk pertsonen izen bereziak idazteko:
- 1. Euskal herritarren euskal abizenak (euskarazkoak) euskal grafiaz idazten dira (Euskaltzindiak emandako irizpideen arabera): Antonio Zabala (Antonio Zavala*), Isabel Zelaa (Isabel Celaa*).
- Abizen hauek de, y, d' eta antzekorik gabe idazten dira: Jean Iriart (Jean d'Iriart*), Iñaki Mujika (Iñaki de Mujika*).
- Salbuespena, tradizioz abizen elkartuetan de agertzen denean: Diaz de Zerio, Sarria de Etxebarri.
- 2. Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal abizenak ez dira euskal grafiara ekartzen: Esperanza Aguirre (Esperanza Agirre*), Che Guevara (Che Gebara*)
- 3. Alfabeto latinoan idatzitako izenak, oro har, bere horretan uzten dira: Jules Verne (Julio Verne*), Maria Callas (Miren Callas*).
- Salbuespena, pertsonaia historikoak (historiako errege-erreginak, printze-printzesak, enperadoreak, Pizkundekoak, Antzinatekoak...) Bibliakoak, santuak eta mitologikoak dira: Henrike IV.a (Henri IV*), Julio Zesar (Iulius Caesar*), Kristobal Kolon (Cristoforo Colombo*), San Petri...
- 4. Beste alfabetoetan idatzitako izen-abizenak (zirilikoz, grezieraz, arabieraz) euskarak berezkoa duen transliterazio sistema erabiltzen da, leku izenekin erabiltzen den sistema bertsua.