Lankide:JonSagarna/Proba orria

Rose Leslie aldatu

 
Rose Leslie (2013)

Rose Eleanor Arbuthnot-Leslie (Aberdeen, 1987ko otsailaren 9a), Rose Leslie bezala ezagunagoa, aktore Eskoziarra da. Game of Thrones telesailean Ygritteren papera, Downton Abbey telesailean Gwen Dawsonen papera eta The Good Fight telesailean Maia Rindellen papera antzezteagatik da ezaguna.

Biografia aldatu

Eskoziako Aberdeen hirian jaio zen eta Lickleyhead gazteluan, hazi zen 10 urte bete zituen arte. Bere aita, Aberdeenshireko Leslie Klaneko buruzagia zen. Gaur egen 12.mendeko Wardhill gazteluan bizi da bere familia.

Milldfield Schoolen egin zituen bere lehen ikasketak, ondoren London Academy of Music and Dramatic Arten graduatu zen, eta bertan Bachelor of Arts saria jaso zuen.

2009an egin zuen debuta aktore bezala.

Game of Thrones telesailean Jon Snowren papera antzezten zebilen Kit Harrington ezagutu zuen, eta bikote harreman bat hasi zuten. 2018an ezkondu ziren Lesliren familiaren Wardhill gazteluan.

Aktore Ibilbidea aldatu

2009an egin zuen debuta aktore bezala, New Town telesailean, Rhian pertsonaiaren paperean. Lan honi esker, BAFTA bat jaso zuen aktore berri onenaren kategorian.

Antzerkian ere aritu zen, eta Nell Leyshon Bedlam antzezlanarekin The Globeko eszenatokira igo zen.

Honen ondoren, bere paper ezagunenetako bat heldu zitzaion, Downton Abbey telesaileko Gwen Dawsonen papera hain zuzen ere. ITVko Telesail honen lehen denboraldiko atal guztietan lan egin zuen.

Zineman ere lan egin zuen, Jehny Downhamen Before I Die eleberriaren egokitzapena den Now is Good filmean 2012an, Fiona pertsonaiaren paperean edo Honeymoon filmean Bearen paperean Harry Treadawayekin batera.

2012an, hasi zen HBOren Game of Thrones telesail ospetsuan lanean Ygritte pertsonaiaren paperean. Telesailaren hiru denboralditan egin zuen lan, guztira 17 ataletan.

Utopia telesail britaniarrean ere parte hartu zuen, bigarren denboraldian MI5eko Milner agentearen paperean.

Gaur egun The Good Wife telesailaren bigarren zatia den The Good Fight telesailean ari da lanean, Maia Rindell pertsonaiaren paperean.


Filmografia aldatu

Zinema aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Zuzendaria
2012 Now Is Good Fiona Ol Parker
2014 Honeymoon Bea Leigh Janiak
2015 The Last Witch Hunter Chloe Breck Eisner
2016 The Last Dance Athena Amanda Sharp
Morgan Dr. Amy Menser Luke Scott
2020 Death on the Nile Louise Kenneth Branagh

Telesailak aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Katea
2008 Banged Up Abroad Kim Channel 5
2009 New Town Rhian BBC
2010 Downton Abbey Gwen Dawson ITV
2011 Case Histories Laura Wyre BBC
2012 Vera Lena Holgate ITV
2012-

2014

Game of Thrones Ygritte HBO
2014 Blandings Niagra Donaldson BBC One
Utopia Young Milner Channel 4
The Great Fire Sarah Farriner ITV
2015 Luther DS Emma Lane BBC One
2016 Revolting Rhymes Txano Gorritxo(ahotsa) BBC One
2017-

2019

The Good Fight Maia Rindell CBS All Acces
2019 Saturday Night Live Rose Leslie

Bideo-jokoak aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia
2017 Echo En

Sariak aldatu

Urtea Saria Kategoria Lana Emaitza
2009 BAFTA Eskoziarra Best Acting Performance New Town Irabazlea
2013 Aktoreen Sindikatuaren Saria Outstanding Performance by an Ensemble in a Drama Series Game of Thrones Izendapena