Downton Abbey
Downton Abbey Julian Fellowesek sorturiko britainiar-estatubatuar telesaila izan zen, ITVek eta PBSk igorri zutena.
Britania handiko telesail bat da. 6 sasoi ditu(2009-2015). Sasoi bakoitza 8 atalez osatuta dago. Britania handian girotuta dago. Lehenengo sasoia 1910ko hamarkadaren hasieran gertatzen da, bigarrena I mundu gerran(1914-1918) girotuta dago.
2022an seriean oinarritutako 30ko hamarkadan girotuta dagoen film bat estreinatu zen. “Downton Abbey: A New Era” du izena.
ArgumentuaAldatu
Telesaila nobleziako familia baten eta beraien morroien bizitza kontatzen du. Familia hau Downton Abbey jauregi erraldoian bizi da. Hiru belaunaldi osatzen dute(Amona, Gurasoak eta alabak). Morroien artean sukaldariak, kamara laguntzaileak, txoferra eta morroi buruak daude. Seriean pertsonaia guzti hauen arteko liskarrak, maitasun harremanak, enbidiak, elkartasun harremanak eta bakoitzaren itxaropenak eta ametzak islatzen dira.
Jorratzen diren gaien artean daude ohorea, leialtasuna, elkartasuna, ausardia, bizitzan bakoitzaren lekua aurkitzearen garrantzia, tradizioa eta modernitatearen arteko talka, noblezia eta burges aberatsen(dirutsu berriak) arteko talka.
KokapenaAldatu
Seriea Hampshireko Highclere gazteluan grabatu zen. Seriean agertzen diren beste leku batzuk, hala nola Churchgate house(Isobel Crawleyen etxea), Bampton liburutegia(Fikzioan ospitalea) eta kingson Bagpuize(fikzioan Cavenham park) errealitatean Oxfordshireen daude. Downton herriaren kaleko eszenak Bampton herrian grabatu ziren.
Gerraren eszena batzuk Suffolken grabatu ziren. Nahiz eta Seriea Yorkshiren grabatuta ez egon, bertan girotuta dago eta gidoiaren gako historikoak ulertzeko kontutan hartzeko datua da.
AktoreakAldatu
Aktoreen artean aipatzekoak dira, besteak beste:
Maggie Smith Violet Crowleyen paperan. Familia aristokratikoaren amona da eta aristokrata klasikoaren papera egiten du. Harroputza eta tradizioen aldekoa da. Berak jartzen dio humore puntua serieari bere esaldi lapidario eta ironikoekin.
Hugh Bonevillek Robert Crawleyen papera antzezten du. Familia aristokratikoaren aita da. Bere ama bezala oso zorrotza da tradizioekin eta modernitatea eta aurrerapenen kontrako jarrera dauka. Kontserbadore sutsua da.
Michelle Dockeryk(Mary) eta Laura Carmichaelek(Edith) maisuki antzezten dute hain ezberdinak diren eta hainbeste gorrotatzen diren bi Crawley ahizpen papera. Bata harroputza, tradizionala eta hotsa da, bestea emakume independentearen bidea jorratzen du.
Jin Carterek “Mr Carson” morroien nagusiaren papera egiten du. Tradizioen defendatzaile sutsua da eta bere nagusia baino kontserbadoreagoa oraindik. Aristokraten familia bere familia bezala sentitzen du eta eraso guztien kontra defendatzen du.
PertsonaiakAldatu
CrawleytarrakAldatu
Aktorea | Pertsonaia | Denboraldia(k) |
---|---|---|
Maggie Smith | Violet Crawley | 1 - 6 |
Hugh Bonneville | Robert Crawley | 1 - 6 |
Elizabeth McGovern | Cora Crawley | 1 - 6 |
Penelope Wilton | Isobel Grey | 1 - 6 |
Dan Stevens | Matthew Crawley | 1 - 3 |
Michelle Dockery | Lady Mary Talbot | 1 - 6 |
Laura Carmichael | Edith Pelham | 1 - 6 |
Jessica Brown-Findlay | Lady Sybil Branson | 1 - 3 |
Allen Leech | Tom Branson | 1 - 6 |
Samantha Bond | Lady Rosamund Painswick | 1 - 6 |
Lily James | Lady Rose Aldridge | 3 - 6 |
Ava Mann/Fifi Hart | Sta. Sybil Branson | 4 - 6 |
Logan eta Cole Weston/Oliver eta Zac Baker | Master George Crawley | 4 - 6 |
ZerbitzariakAldatu
Aktorea | Pertsonaia | Denboraldia(k) |
---|---|---|
Jim Carter | Charles Carson | 1 - 6 |
Phyllis Logan | Sra. Elsie Hughes | 1 - 6 |
Lesley Nicol | Sra. Beryl Patmore | 1 - 6 |
Brendan Coyle | John Bates | 1- 6 |
Siobhan Finneran | Sarah O'Brien | 1 - 3 |
Rob James-Collier | Thomas Barrow | 1 - 6 |
Thomas Howes | William Mason | 1 - 2 |
Joanne Froggatt | Anna Bates | 1 - 6 |
Rose Leslie | Gwen Harding | 1, 6 |
Sophie McShera | Daisy Manson | 1 - 6 |
Andrew Westfield | Lynch | 1 |
Kevin Doyle | Alfred Molesley | 1 - 6 |
Christine Lohr | May Bird | 1 - 3 |
Amy Nuttall | Ethel Parks | 2 - 3 |
Cal MacAninch | Henry Lang | 2 |
Claire Calbraith | Jane Moorsum | 2 |
Matt Milne | Alfred Nugent | 3 - 4 |
Ed Speleers | James Kent | 3 - 5 |
Cara Theobold | Ivy Stuart | 3 - 4 |
MyAnna Buring | Edna Baithwaite | 3 - 4 |
Di Botcher | West | 4 |
Jeremy Swift | Septimus Spratt | 4 - 6 |
Susie Coats | 4 - 6 | |
Raquel Cassidy | Phyllis Baxter | 4 - 6 |
Michael Fox | Andrew Parker | 5 - 6 |
Sue Johnston | Gladys Denker | 5 - 6 |
GonbidatuakAldatu
Aktorea | Pertsonaia | Denboraldia(k) |
---|---|---|
David Robb | Dr. Clarkson | 1 - 6 |
Robert Bathurst | Sir Anthony Strallan | 1 - 3 |
Brendan Patricks | Evelyn Napier | 1, 4, 6
|
Charlie Cox | Philip, Crowborougheko dukea | 1 |
Michael Cochrane | Albert Travis | 2, 3, 6 |
Jonathan Coy | Mr George Murray | 1 - 3, 5 |
Nicky Henson | Mr Charles Grigg | 1, 4 |
Theo James | Mr Kemal Pamuk | 1 |