Orga-jasotzaile aldatu

 
Orga jasotzailea.

Orga jasotzailea[1], atzealdean kontrapisua duen ibilgailu bat da, palet,kontainer eta bestelako zamak, (bi urkilen bidez) igo, jaitsi eta garraiatzeko erabiltzen dena. Gainera, eslinga eta poleak[2] bezalako jasotze gailu desberdinak erabili daitezke urkiletan.

Zama jasotze eta maneiatze arloan dauden ibilgailu eta konfigurazio desberdinen aniztasuna dela eta, orga jasotzaile bezala definitzen da, ibilgailuak, zama, aurrealdeko ardatzaren aurreko hegalean jasaten eta garraiatzen duenean, eta zamaren goranzko eta beheranzko mugimendua mastan zehar irristatuz gauzatzen denean.[3]

Izendapen honekin, 1000kg ozta-ozta jasotzen dituzten modelo txiki eta bilduetatik, kargatutako kontainerrak (2 x TEU, neurketa unitatea) manipulatzeko gai diren bertsio handietaraino (portuetan erabiltzen direnak adibidez) elkar bizi dira.[4]

Historia aldatu

Karga-jasogailuaren lehen prototipoa Henry Watermanek sortu zuen 1851n. Plataforma bati lotutako kable bat zen. Prototipo honek Elisha Gaves Otis inspiratu zuen igogailua asmatzeko, hortz sistema zuen jasogailuak, kablea moztuz gero erorketa moteltzea ahalbidetzen zuen. 1915ean agertu ziren zama horizontalean nahiz bertikalean mugitzeko gai ziren lehen eskorgak. Lehen Mundu Gerra garaian, jasotze mekanismoari esker merkantziak igo eta jaisteko ahalmena zuen plataforma diseinatu zen, hala ere, langilea orga jasotzaile gainean lanean aritzearen ideia Eugene Bradley Clark-i otu zitzaion 1917an.

1920tik aurrera energia hidraulikoa barneratu zen zamak igotzeko, eta 1923an bi urkilaz eta jasotze mastaz osatutako lehen orga jasotzailea ekoiztu zuen Yalek, beraz, 1923 urtea kontsideratzen da orga jasotzailearen jaiotza, gaur egun ezagutzen den bezala.

Gainera, aitortu beharra dago mobilitatean energia elektrikoaren erabileran aitzindari izan direla mota honetako makinak.[5]

Deskribapena aldatu

 
Zama astunentzako orga jasotzailea.

Zamaren jasotze eta jaiste mugimenduak lortu ahal izateko, urkila izeneko bi barra paralelo ditu aurrealdean, hauek, bertikalki mugitzen den masta bati lotutako oinarri batera daude elkartuta. Barra hauek, paleten azpian sartzen dira. Urkilen arteko distantzia aldakorra da, neurri desberdinetako zama eta paletetara moldatu ahal izateko; Urkilen oinarria alboko lekualdatze (ezker-eskuin) txiki batez onuratzen da, paleten hurbiltze maniobrak egiteko edo urkilak kargarekiko zentratzeko. Atzeko gurpilak orientagarriak dira, biratzeko angelua handiarekin eremu estuetan maniobragarritasuna errazteko. Normalean aurreko gurpilak dira eragile edo propultsatzaileak; 4x4 bertsioak ere badaude, aire librean edo eraikuntza lanetan erabiltzeko.[6]

Urkilen jasotzea, mastaren inklinatzea eta beste mugimendu batzuk, pistoi hidraulikoen bidez gauzatzen dira. Hauek sistema oleohidrauliko baten parte dira, eta desplazamendurako erabiltzen den motor termikoak hornitutako energiarekin dabilen ponpa baten bidez akzionatzen dira. Ibilgailu elektrikoen kasuan, aparteko motor baten bidez funtzionatzen du ponpak.

Erabilera zakar eta industrialerako da, biltegi, lantoki, zentro logistiko eta autozerbitzu dendetan erabiltzen da, oholtza edo merkantziadun paletak garraiatu eta eusteko eta apalategi edo rack-etan kamioi edo kontainerren karga eta deskarga jarduerak burutzeko . Pertsona talde batek bere kasa eutsi ezin dituen karga astunak jasan ditzake, eta lan ordu asko aurrezten ditu pisu adierazgarriak aldi bakarrean lekualdatu baiditzake, paleten edukia atal edo sekzio desberdinetan zatitu ordez. Bere erabilerak nolabaiteko trebetasunak eskatzen du,eta herrialde desberdinetako gobernuek, negozioei beren langileek lizentzia berezien izapideak egitea eskatzen die.

Ibilgailu mota hauen konfigurazioa dela eta, atzealdean kontrapisu handi batez hornitzen dira oreka mantentzeko, paleten pisua gurpilek osatzen duten planotik kanpo mantentzen delako(Kamioek, karga plano horretan jasaten dute). Orga jasotzaile konbentzionala izanik (lau gurpilekoa),estabilitateari dagokionez orga-zama multzoren oreka mantentzeko, atzeko ardatz oszilakorra ere kontrapisuaz baliatzen da, zein kargaren altuera edo mastaren inklinazioaren arabera aldatzen den.[2][7]

Motor motak aldatu

Motor mota desberdinekin higitu daiteke:

  • Diesel motorra
  • Motor elektrikoa
  • GNK-k (Gas natural konprimatua) eragindako barne errekuntza motorra.
  • PGL-k (Petrolio gas likidotua) eragindako barne errekuntza motorra.

Erreferentziak aldatu

  1. Fundazioa, Elhuyar. «orga - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
  2. a b (Gaztelaniaz) Serrano, María José Escudero. (2013-10). Manipulación de cargas con carretillas elevadoras. Ediciones Paraninfo, S.A. ISBN 9788428334969. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  3. .
  4. .
  5. .
  6. .
  7. .