Pistoia, barne-errekuntzako motor baten oinarrizko elementuetako bat da.

Pistoi baten abiadura, posizio eta azelerazio grafikak, R (birabarkiaren besoa) eta L (bielaren luzera)ren erlazio ezberdinen arabera.
Pistoi baten argazkia bere behekaldeko zatitik. Bielaren ardatza hartzen duten segmentu eta zuloak ikus daitezke.

Zilindro baten hormen barnera, segmentu edo eraztun deituriko uztai malgu batzuen bidez egokitzen den enbolo bat da. Mugimendu alternatibo bat egiten du, zilindroa betetzen duen fluidoa bere presio eta bolumena aldatzera behartuz edo fluidoaren presio eta bolumen aldaketa mugimendu bihurtuz.

Biela eta birabarkiaren artikulazioaren bidez, bere mugimendu alternatiboa, azken honetan, birakari bihurtzen da.

Ponpa, konpresore eta motoreen zati izan daiteke. Ohi, aluminiozko aleazioaz egiten dira.

Kanpo estekak aldatu