Jentilbaratza Kultur Elkartea.

2012an sortu zen, Ataunen. Euskal kulturan sustraituta. Euskal Mitologiaren inguruan Ataungo eta Euskal Herriko garai bateko sinesmen, ipuin zahar eta legendak belaunaldi berrietara transmititzea da bere helburua. Ondare ez-materialaren berreskuraketa eta zabalkundea. Etnografia arloan, desagertzear dauden arbasoen bizimodu, lanbide eta ohitura zaharrak gerturatzea eta zubi lana egin gaurko eta ondorengo belaunaldiek ezagutu ditzaten. Batez ere jende aurreko ikuskizun eta antzerkien esparrua erabiltzen dute horretarako.

Helburu horiek lortzeko, Elkarteak, jarduera hauek burutzen ditu besteak beste:

·       Jentilen Etorrera.

·       Gau Ibilaldi Mitologikoa.

·       Mitoaldia.

·       Ipuin Kontaketak.

·       Ibilaldi Magikoa Aralarren.

·       Ipuin eta Marrazki Lehiaketa.

·       Ohitura Zaharren eguna.

·       Ataungo Mondeju Lehiaketa.

·       Urteko egutegi mitologikoa.

Elkartearen helburuekin bat egiten duen edonorentzat irekia da.