Gau Ibilaldi Mitologikoa

GAU IBILADI MITOLOGIKOA. Uztaila. Ataun.

Garai bateko ipuin eta legenda harrigarrien munduan sartzen gaitu ekitaldi honek. Ataunen bihotzean egiten da. Leku berezi honetan jaio eta bizi izan zen euskal kulturaren “ arima “ jaso zuen Joxemiel Barandiaran, eta inguru horretan gertatu ziren, Barandiaranek entzun eta jaso zituen ipuin eta legenda asko.

Barandiaran Museotik abiatu eta Agauntza errekaren soinua entzunez, herri bide zaharrean egiten da ibilaldia. Ibilbidean zehar, sei guneetan pasarte mitologikoak antzezten dira.

Ikusleak, Gau Ibilaldi Mitologikoa

Uztailaren bigarren astean egiten da. Iluntzeko 20:30ak aldera hasten da Barandiaran Museoan. Bi taldetan banatzen da ikuslegoa eta ordu erdiko aldearekin abiatzen dira. Gaueko 23:30ak aldera bukatzen da. 3 kmko luzaera du.

120 ataundar baino gehiagok hartzen dute parte, ibilaldian zehar izango diren antzerkitxo, ustekabeko gertaera eta antolakuntza lanetan..


Ibilaldia egun-argitan hasten da baina ibilaldi erdi-aldera erabat ilunduko du eta gauez egiten da azken zatia.

Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izaten dira lagun bidean zehar.

Euskal Herrian eta Ataunen gorde eta galdu ez diren kontu-zahar eta legendak, naturaren erdi-erdian txertatzen dira, istorioak umeentzat horrela sinesgarriagoak bihurtzen dira. Urtero ikuskizuna berria izaten da eta bospasei pasarte antzezten dituzte.

Lamiak errekan


ipuin miresgarriak ikusi eta entzuteko aukera ederra. Ibilaldia, leku esanguratsuetatik egiten da Barandiaran Museoa, Errotatxo zerrategia eta errota zaharra, Sara etxea (Barandiaranen bizilekua), Perunezahar baserria (Barandiaranen sortetxea) eta Jentilek egin omen zuten San Martin Elizaren aurrean amaitzen da.

Euskal mitologiako pertsonaiak agertuko zaizkigu bidean zehar: Lamiak errekan ilea orrazten, Jentil erraldoiak menditik behera, Torto begi bakarra, Basajaun eta Samartin Txiki, Marimunduko eta bere sorgin guztiak, Mateo Txistu apaiz-ehiztaria, Akerbeltz, Otsoko … eta ustekabean agertuko diren beste izaki harrigarriak.

Jentilbaratza Kultur Elkarteak antolatzen du.