Lankide:Ilorentesanchez/Proba orria

Audi aldatu

Audi gama altuko automobilak eta "deportivoak" egiten dituen enpresa da. Enpresaren egoitza Ingolstadten kokatuta dago, Bavieran, eta 1965etik Volkswagen Taldearen kide da.

Historia aldatu

 
Audi C, 1913koa, August Horch Museoan (Zwickau, Alemania)

August Horchek (1868-1951), Alemaniako auto-industriaren aitzindarietako batek, Kolonian (Alemania) sortu zuen Horch automobil enpresa 1899an, zeinaren lehen autoa 1901ean zirkulatzen hasi baitzen bide publikoetatik. Zenbait zailtasun ekonomiko izan ondoren, Horchek enpresa uztea erabaki zuen automobil enpresa berri bat sortzeko. Horren ondorioz sortu zen «August Horch & Cie. Motorwagenwerke AG» auto-elkartea Zwickau hirian, 1909ko uztailaren 16an. Horchek aukeratutako enpresaren izena aurretik aukeratuta zegoen, eta ondorioz legezko eztabaida batean sartu zen, eta galdu zuen. Hortik aurrera, ezin izan zuen bere abizena berriro erabili, eta «Audi» izena aukeratu zuen, enpresaren zuzendari baten semeak iradoki ziolako. «Audi» hitza «horch» alemanierako hitzaren latinezko itzulpena da, eta euskaraz "aizu" edo "entzun" esan nahi du. Beraz, enpresa sortu eta hilabete batzuetara, konpainiaren izena aldatu egin zuen: «Audi Automobilwerke».

«Alto Union» garaia aldatu

1932an, Audi eta Horch enpresak, DKW (1907an sortuta) eta Wandererekin batera (1896an sortuta) fusionatu egin ziren Alto Union AG osatzeko eta 1929ko Depresio Handiak sortutako zailtasunei aurre egiteko. Krisialde honek, batez ere, produkzio- eta muntai-prozesuei eragin zien. 1932ko ekainaren 29an Audiko logotipoa sortu egin zen, lau eraztun gurutzatuz osatuta, lau enpresen elkarketaren emaitza gisa: Horch, Audi, DKW eta Wanderer.

1933an Audi luxuzko automobilen marka batean bihurtu zen Alderdi Naziarentzat, Mercedes-Benzekin batera. Gudaren aurretik, Auto Union Alemaniako bigarren automobil fabrikatzailea zen, Opel ondoren, eta «Luftwaffe» aire-armadarentzat motorrak sortzen zituzten (Junkers Jumo 205 motorrak, Mitteldeustsche Motorenwerke fabrikan). Ondoren, «Auto Union» Wehrmarchterako (alemaniar-armada) auto-sortzaile handiena bihurtu zen Bigarren Mundu Gerran.

Konpainiaren barruan konpetentzia saihesteko, marka bakoitzarentzat merkatuaren tarte bat egokitu zen: gamaren erdiko tarteko luxuzko ibilgailuak Audirentzat, motorrak eta automobil txikiak DKWrentzat, erdi tamainako Wandererentzat eta gamaren altuko tarteko luxuzko ibilgailuak Horchentzat.

Gerraostea aldatu

1941ean, Bigarren Mundu Gerra hasi eta bi urtera, Auto Union enpresak erabilera militarrerako ibilgailuak fabrikatzen zituen soilik, eta automobilen garapena ondorioak izaten hasi zen. Guda bukatu zenean, sobietarren okupazio eremuko administrazioak enpresa osatzen zituen fabrika guztiak ixteko agindu zuen. Ondorioz, 1948an Auto Union AG enpresak merkataritza-erregistroa utzi zuen.

1949an, Marshal Planari eta Bavariako gobernuaren maileguei esker, konpainia «Auto Union GmbH» izenera aldatu zen eta fabrika berri bat ireki zuten Ingolstadten, orain Audiko egoitza aurkitzen den lekuan. 1958an, Daimler-Benz AGk enpresaren kontrola hartu zuen eta bulego nagusiak Sturrgarten ezarri zituen.

Aro modernoa aldatu

 
Audi 80aren muntaketa-katea Wolfsburgen, 1973an

1964aren bukaeran, Volkswagenek Auto Union konpainiako akzio gehienak erosi zituen, Ingolstadten egoitza berriro ezarriz. 1966an geratzen ziren akzioak erosi eta enpresaren jabe bihurtu zen.

 
Audi 100 (C1)

1969an, Auto Union «NSU Motorenwerke AG»rekin fusionatu egin zen, Neckarsulmen egoitza zuena, Stuttgartik gertu. Nahiz eta NSU enpresa motozikleta fabrikatzaile handienetakoa izan zen 1950eko hamarkadan, ibilgailu txikiak sortzen hasi zen; hala nola, NSU Prinz-a edo TT eta TTS bezalako bertxioak, erabiltzen jarraitzen direnak garai bateko lasterketa-auto bezala.







Egungo modeloak aldatu

A, TT, R8 eta Q modeloak aldatu

Modeloa Irudia Deskribapena Motak
A1   Utilitarioa
A3   Familiar

trinkoa

A4   Exekutiboa
A5   Exekutibo

trinkoa

A6   Luxuzko

exekutiboa

A7   Luxuzko

exekutiboa

A8   Luxuzko

exekutiboa

TT  
R8  
Q2   4x4 urbanoa
Q3   4x4 trinkoa
Q5   4x4
Q7   4x4 handia
Q8   4x4 handia
e-tron   «Crossover»

elektrikoa

S eta RS modeloak aldatu

Modeloa Irudia Deskribapena Motak
S1  
S3  
S4  
S5  
S6  
S7  
S8  
TTS  
RS3  
RS4  
RS5  
RS6  
RS7  
TT RS