Musker berdea

aldatu
 

Musker berdea (Lacerta viridis), Europako erdialdean aurkitu dezakegun animali narrastia da. Musker ertaina,16 cm inguru neurtzen du, gutxi gorabehera. Arren diseinua punteatu berdea, beltz eta horia da, eta emeena, berriz, berde uniformea orban beltz batzuekin.

SAILKAPEN-TAXONOMIKOA
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Sauropsida
Ordena Squamata
Subordena Lacertilia
Familia Lacertidae
Generoa Lacerta
Espeziea Lacerta viridis
   Ba al dakizu    

Gehienetan emeak arrak baino handiagoak dira.

Non bizi da?

aldatu
  • Europa: Iparraldetik Kanaleko uharte, Rhin bailara, Txekia, Eslovakia eta Errusia hego-mendebalderaino
  • Iberiar Penintsula: Kantabria eta Pirinioetako zerrendatik banatzen da, Asturias eta Leon ekialdearen eta Kataluniaren artean, eta Moncayoraino jaisten da, mendebaldeko Iberiar Sisteman.

Habitata

aldatu

Zuhaixka-formako landaretza itxia dagoen habitat eguzkitsuetan aurkitutzen da. Hegoaldean hezeak edo altuagoak diren tokiak nahiago ditu. Eguzkia hartzeko, goizean eta arratsean ateratzen da. Erasotuta sentitzen denean ondo ezkutatzen da.

   Ba al dakizu    
Musker berdeak 2000 metro baino gehiagotara bizitzeko gai dira.

Larreen eta basoen arteko trantsizio-inguruneetan bizi da, eta zuhaixka heze ugari hartzen ditu, pinudiak eta belardiak barne. Erraztasun handia du zuhaitzetara igotzeko.

Elikadura

aldatu

Musker berdea Orojalea da eta elikatzeko ornogabeak diren animaliak ehizatzen ditu. Noizbehinka ornodun txikiak, fruta eta arrautzak ere jaten ditu.

Jaten dituen ornogabe batzuk hauek dira: hala nola ortopteroak, koleopteroak, intsektu-larbak eta gasteropodoak. Hauek bere mingainarekin estrategia baten bitartez harrapatzen ditu.

 
Musker berdea jateko prest.

Erreprodukzioa

aldatu

Udaren erdialdean emeak bost edo sei arrautza inguru jartzen ditu goroldioaren azpian edo lur azpian, eta udaren amaieran, udazkenaren hasieran, arrautzak eklosionatzen ditu. Neguan gutxitan ikusten dira, eta hilabete hotzetan zulatutako galerietan egoten dira.