Lankide:Ez oso futbolzalea baina oso euskalduna bai/Anoetako geltokia

Anoeta Euskal Herriko Donostia hirian kokatuta dagoen lurpeko tren geltokia da, Euskotren Trena eragilearen E2 eta E5 lineei dagokiena. Amara Berri auzoan dago, Aita plazan eta Anoetako estadioaren alboan. 1993ko otsailaren 1ean ireki zen, eta Euskal Trenbide Sareari dagokio.

Gaur egun Donostialdea Metroko atala da, garraio-zerbitzu honen bigarren geltoki erabiliena izanik. Gainera, Anoetako estadioaren aurrean kokatuta egoteagatik partida egunetan geltoki oso erabilia da. Kanpoan ordainpeko aparkalekua dago, eta Mugi sistemaren 2. tarifa-gunearen parte da.