Lankide:Enekosa/Proba orria


Artistaren gaztetako portreta aldatu

 
1917ko edizioa

Artistaren gaztetako portreta James Joyce idazle irlandarraren lehen nobela da. Estilo modernistan idatzita dagoen Künstlerroman bat da (artista baten bizitzari, lanari eta sormenari buruzko eleberria). Stephen Dedalusen, Joyceren alter ego fikzionalaren, iratzartze erlijioso eta intelektuala kontatzen du. Joyceren alter egoaren abizenak erreferentzia egiten dio greziar mitologiako Dedalo artisau bikainari. Stephenek zalantzan jartzen ditu berak bizitako konbentzio katoliko eta irlandarrak eta horien aurka matxinatzen da. Azkenean, Europa kontinentean bere burua erbesteratzen bukatzen du. Ondorioz, Joycek bere lehen liburu honetan erabiliko ditu etorkizunean Ulises (1922) eta Finnegans Wake (1939) lanetan garatuko dituen teknika batzuk.

1904an hasi zen liburua idazten. Garai hartan, Stephen Hero izena jarri nahi zion, eta hasieran 63 kapituluko nobela autobiografikoa izango zen, estilo errealistan idatzita. Baina, 25 kapitulu idatzi eta gero, Joycek alde batera utzi zuen ordura arte egindakoa, eta 1907an lana berridazten hasi zen. Liburuko gaiak eta protagonista moldatu zituen bost kapituluko nobela trinkoa izan zedin. Errealismo zorrotza alde batera utzi eta zeharkako estilo librea maiz erabili zuen, irakurleak Stephen garatzen ari zen kontzientzia ikus zezan. Ezra Pound poeta amerikar modernistak serie moduan argitaratzea lortu zuen The Egoist literaturazko aldizkari ingelesean 1914an eta 1915ean. Azkenik, 1916an B.W. Huebschek New Yorken liburu moduan argitaratu zuen. Artistaren gaztetako portreta nobelari eta Dublindarrak (1914) istorio bildumari esker lortu zuen Joycek bere burua modernismo literarioaren abangoardian kokatzea.

Behin argitaratuta aldatu

1913an W.B Yeats poeta irlandarrak Joycen lana gomendatu zion Ezra Pound poeta amerikar abangoardistari. Garai hartan, Pound poema antologia bat prestatzen ari zen. Poundek Joyci idatzi zion[1], eta 1914an Joycek liburuaren lehen kapitulua eman zion Poundi. Horrenbeste gustatu zitzaion, non Londresko The Egoist aldizkari literarioan serie moduan argitaratzeko presioa egin baitzion. Joycek presaka bukatu zuen nobela[2], eta 25 ataletan agertu zen 1914ko otsailaren 2tik 1915eko irailaren 1era arte.[3]

Ezin zuten argitaletxe britainiarrik aurkitu obra bukatua argitaratzeko, eta, beraz, Poundek B.W Huebsch argitaletxe amerikarrarekin adostu zuen argitalpena. 1916aren abenduaren 29an argitaratu zuten[2]. Britainia Handian The Egoist Pressek berrargitaratu zuen 1917ko otsailaren 12an, eta Jonathan Capek argitaratzeko ardura hartu zuen 1924tik aurrera. Viking Pressek Chester Andersonek zuzendutako berrikusketa bat argitaratu zuen. Zuzenketa horrek oinarri hartu zituen eskruizkibu orijinala, zuzenketa zerrenda eta zirriborroetan egindako zuzenketa txikiak. Edizio hori «izen handikotzat eta “estandartzat” hartzen da»[4]. 2004an, testu hori bera erabili zuten Everyman´s Libraryren laugarren edizioak, Bedforden edizioak, bai eta Oxford World's Classicsen edizioak ere. Garland argitaletxeak edizio kritiko bat argitaratu zuen 1993an, Hans Walter Gabler-ek editatua.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Pound, Ezra. (1967). Pound/Joyce : the letters of Ezra Pound to James Joyce, with Pound's essays on Joyce. ISBN 0-8112-0159-7. PMC 188480. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  2. a b Fargnoli, A. Nicholas. (2006). Critical companion to James Joyce : a literary reference to his life and work. (Rev. ed. argitaraldia) Facts On File ISBN 978-1-4381-0848-3. PMC 234233602. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  3. a b James Joyce in context. Cambridge University Press 2009 ISBN 978-0-511-48099-7. PMC 320854991. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  4. Brockman, William S.. (2004-06-01). «"A Portrait of the Artist as a Young Man" in the Public Domain» The Papers of the Bibliographical Society of America 98 (2): 191–207.  doi:10.1086/pbsa.98.2.24295781. ISSN 0006-128X. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).