Finnegans Wake
Finnegans Wake James Joyce irlandar idazlearen komedia eleberri bat da. Estilo esperimentalean idatzia, ingelesez idatzitako fikziozko idazlan irakurgaitzenetako bat izatearen ospea du. Parisen hamazazpi urtetan idatzia, 1939an argitaratu zen, idazlearen heriotza baino bi urte lehenago:
Finnegans Wake | |
---|---|
![]() Finnegans Wake eleberriaren azala. | |
Datuak | |
Idazlea | James Joyce (1914) |
Argitaratze-data | 1939ko maiatzaren 4a |
Generoa | Komedia |
Jatorrizko izenburua | Finnegans Wake |
Argitaletxea | Faber & Faber |
Herrialdea | ![]() |
OCLC | 42692059 |
Euskaraz | |
Izenburua | Finnegans Wake |
Argumentua
aldatuHaren esanahi ilun ugari eta dozena bat hizkuntzetan egindako hitz-jokoen ondorioz, edukiaren laburpena egitea nekeza da.
Liburua honelaxe hasten da:
« | «Riverrun, past Eve and Adam s, from Swerve of shore to bend of bay, Brings os by a commodius vicus of recirculation back to Howth Castle and Alrededores.» | » |
"Commodius vicus" delakoa Giambattista Vico (1668-1744) italiar filosofoari buruzko aipamena da. Vicok historia ziklikoaren teoria defendatzen zuen. Alegia, mundua hiru aroen amaierara hurbiltzen ari zela uste zuen: jainkoen aroa, heroien aroa eta gizakien aroa. Hastapen honek Joycen eleberri osoan eragingo du, bukaeran "riverrun" hitzarekin ere amaitzen baitu.
Orokorrean, sarrerako kapituluak liburuaren gaien ikuspegia osoa ematen du. Lehenbizi, pertsonaia nagusiarekin mintzatzen da, Finnegan delakoa, Dublingo igeltseroa (munduko historian egon diren eraikuntza-langile guztien ordezkaritzat jo ohi da), andamio edo dorre batetik erori eta hil egingo da. Bere hiletan zehar (ingelesez "wake"), "Finnegan 's Wake" umorezko irlandar abesti herrikoia entzuten da (Joycek liburuaren izenburutzat nahita hautatua), borroka bat jazoko da, gorputza whiskeyz zipriztindu eta Finnegan berriz ere zutitu egingo da (ingelesez "Finnegan Awakes").