Lankide:Enara Agirrezabala/Proba orria

Eltxoa azal gainean
Eltxoa ziztatzear

Eltxoak Culicidae familiako intsektu dipteroak dira.

Egun, 39 genero eta 135 azpigenero deskribatu dira eta 3.500 espezie atzeman[1]. Halaber, espezie berrien aurkikuntzek, sistematika aldaketek eta taxon batzuen onartze zailtasunek zifra zehatzat definitzea zailtzen dute[2]. Atzeman diren generoetako batzuk Anopheles, Culex, Psophora edota Aedes dira.

Intsektu hauek, hegalariak dira, gorputz fin eta hanka luzedunak. Espeziearen arabera, helduen tamaina ezberdina da, baina oso gutxitan gainditzen dituzte 15 mm. Eltxoen bizi zikloa arrautza, larba, pupa eta helduaroan oinarritzen da. Larba eta pupa diren bitartean uretan garatzen dira.

Elikadura aldatu

 
Eltxo emea eta arra

Orohar, bai eltxo eme eta bai ar, azukre mailan aberatsak izan ohi diren nektarraz, zapaz eta zukuez elikatzen dira. Eltxo emeek ordea, odola ere beharrezko dute, arrautzak sortu ahal izateko proteina bertatik lortzen baitute. Hori dela eta, emeen ahoaren atalek tronpa luze bat dute ugaztunen (batzuetan baita hegazti, narrasti eta anfibioenak ere) larrua zeharkatu eta haien odola xurgatzeko[3]. Arren ahoak, berriz, ez du funtzio hori egiteko gaitasuna duen organorik, ez beharrik.

Bada salbuespenik, Toxorhynchites generoko emeek ez dute odolik jaten. Beraien larbek, ordea, beste eltxo batzuenak jaten dituzte.

 
Ochlerotatus notoscriptus, Tasmaniar eltxoa giza azala ziztatzear

Espezie desberdinen arteko odol xurgatze jarrera edo ohiturak desberdinak izan ohi dira, dituzten lehentasunen arabera. Esaterako, batzuk hegaztiak lehenesten dituzten bitartean eta beste batzuk nahiago dute ugaztunak ziztatu. Beraien ziztaden biktimak izango direnak hautatzeko, lehenik bistaz, gero usaimenaz eta azkenik gorputz tenperatura detektatzeaz baliatzen dira. [4]

Gizakien odola aldatu

Hainbat ikerketen esanetan, gizakien odola xurgatzerako orduan dituzten lehentasun ohikoenen artean ondorengoak daude: O odol-taldea, arnasa sakon hartzen dutenak, azalean bakterio ugari izatea, odol tenpreatura altua eta haurdun dauden pertsonak[5][6]. Herentziazkoa ere izan litekeela esan izan da. [7]



Generoak aldatu

Genero ezagunenetako batzuk honako hauek dira:

Sinonimoak Euskaraz aldatu

Euskaraz ondorengo sinonimoak aurki genitzake: moskito, ulitxa, xankailo edota eulitxa[8]

Kanpo estekak aldatu

  Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enara Agirrezabala/Proba orria

Informazio gehiagorako:

Erreferentziak aldatu

  1. Reinert, J. E.. (2001-03). «Revised list of abbreviations for genera and subgenera of Culicidae (Diptera) and notes on generic and subgeneric changes» Journal of the American Mosquito Control Association 17 (1): 51–55. ISSN 8756-971X. PMID 11345419. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  2. «Mosquito Taxonomic Inventory» mosquito-taxonomic-inventory.info (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  3. Bastidas, Rodolfo y Zavala, Yanet. 1995. Principios de Entomología Agrícola. Ediciones Sol de Barro. ISBN 980-245-006-5
  4. (Gaztelaniaz) «Los tres sentidos que emplean los mosquitos para identificar a sus víctimas» BBC News Mundo 2015-07-19 (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  5. (Ingelesez) Shirai, Yoshikazu; Funada, Hisashi; Takizawa, Hisao; Seki, Taisuke; Morohashi, Masaaki; Kamimura, Kiyoshi. (2004-07-01). «Landing Preference of Aedes albopictus (Diptera: Culicidae) on Human Skin Among ABO Blood Groups, Secretors or Nonsecretors, and ABH Antigens» Journal of Medical Entomology 41 (4): 796–799.  doi:10.1603/0022-2585-41.4.796. ISSN 0022-2585. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  6. (Ingelesez) «5 Stars: A Mosquito's Idea Of A Delicious Human» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  7. (Ingelesez) Fernández-Grandon, G. Mandela; Gezan, Salvador A.; Armour, John A. L.; Pickett, John A.; Logan, James G.. (2015-04-22). «Heritability of Attractiveness to Mosquitoes» PLOS ONE 10 (4): e0122716.  doi:10.1371/journal.pone.0122716. ISSN 1932-6203. PMID 25901606. PMC PMC4406498. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  8. «Labayru Hiztegia» Labayru Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).