Lankide:Ane de la Iglesia/Proba orria

Sexu-hezkuntzak norberaren gorputza ezagutzen ikastea, norberaren gustuak ikertzea, nork bere burua den bezala onartzen jakitea, nork bere buruaz gozatzea, nork bere buruari plazerra ematea, eta, jakina, beste pertsona batzuekin esperientzia aberasgarriak izatea, bai sexu berekoak, bai kontrako sexukoak; betiere, kontuan hartuta hainbat egoera saihets daitezkeela, gerora arazo bat ekar baitezakete, adibidez, haurdunaldia, sexu-transmiziozko gaixotasunak ekiditzea... adierazi nahi du. Julia Elianak[1], heziketan lizentziatuta: "Gazteen sexu-heziketan aurrera egiteko, beharrezkoa da prestakuntza oso goiz hasi, haurtzaroan" adierazi zuen.

Osasun Publikoko Institutu Nazionalak idatzitako txostenaren arabera, munduko nerabe gehienek kalitatezko informazioa duen sexu-heziketa gutxi jasotzen dute, sexualitate osasuntsua izateko trebetasunak ematen dizkiena. Beraz, funtsezkoa da nerabeen sexu-heziketa zabala eta nahikoa izatea, eta haien sexualitatearen adierazpen aske eta integrala ahalbidetzea.[2]

Horregatik, oso garrantzitsua da nerabe gazteek eta haurrek txiki-txikitatik gai horri buruzko gutxieneko ezagutza izatea, bai eskoletan, bai gurasoekin hitz egiten dutenean. Gainera, sexu segurua ez edukitzeak zer ondorio ekarri ahal dituen jakiteak garrantzia handia du.

Nabarmendu behar da haurrek gurasoekin horri buruz hitz egiterakoan arazoak izaten dituztela. Izan ere, aspaldi, gai "tabutzat" edo seme-alabek gurasoekin hitz egiten ez zuten gaitzat hartu izan delako, edo ez zelako ondo ikusten adin txikikoetan sexu-harremanak izatea, edo sexua izateko zenbait baldintza bete behar zirelako (ezkonduta egon behar izatea, adibidez), edo, besterik gabe, lotsagatik. Guzti hau kontuan izanda, pentsamendua aldatu eta askatasun eta naturaltasun osoz hitz egiteko gizakiok kapazak izan behar gara, lehenago edo geroago ezagutzen den zerbait delako.

Antisorgailuak aldatu

Antisorgailuak haurdunaldia prebenitzeko metodo edo gailu dira. Antzinatik jada erabili izan dira, baina eraginkorrak eta seguruenak XX. mendera arte ez ziren erabilgarri egon. Gazteek gehienetan ez dute antisorgailurik erabiltzen eta ez dira jabetzen ez erabiltzeak ze nolako eraginak edo ondorioak ekar dezakeen. Hurrengoak dira gehien erabiltzen diren antisorgailu ohikoenak:

Metodoak aldatu

 
STG-ren prebentziorako kartela

Esterilizazio metodoa aldatu

Esterilizazioa metodo antikontzeptibo iraunkorra da, seme-alabarik izan nahi ez dutela edo haur gehiago izan nahi ez dutela ziur dauden pertsonentzat egokia. Esterilizazioa gizonei eta emakumeei egin dakieke, eta prozedura mota desberdinak daude, nahiz eta guztiek amaiera bera duten, haur gehiago ez izatea.[3]

Gizonen kasuan, basektomia da egun esterilizatzeko modurik ohikoena; emakumeen kasuan, tronpen lotura da ohiko teknika.

Hesi-metodoak aldatu

Hesi bidezko antisorgailuek espermatozoideak aluan barneratu eta umetokira heltzea eragozten dute, gailu fisiko baten bitartez. Hala nola, kondoia, preserbatibo femenino eta diafragma.

Metodo hormonalak aldatu

Haurdunaldia hormonen bidez ekiditen dute, emakumeak tresna ezberdinen bidez jasotzen dituelarik. Gailu hauek erabiltzen dira metodo hormonaletan: pilula antisorgailua, baginako eraztuna, partxe antisorgailua, azal azpiko antisorgailua eta DIUa. Hauek ez dute sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak ekiditzen.

Emergentziazko metodoa aldatu

Biharamuneko pilula bezala ezaguna, emergentziako medikamentu bat da eta ez da ohiko antisorgailu bezala erabili behar. Antisorgailurik erabili ez denean edo hauek gaizki erabili edo akatsa izan dutenean erabiltzen da haurdunaldia ekiditeko.

Sexu-transmisiozko gaixotasunak aldatu

Sexu-transmisiozko gaixotasuna (STG) harreman sexualen bitartez transmititzen den gaitz infekziosoei deritzo. Sexu-transmisioko gaixotasun gehienak bi germen motaren eraginpean daude: bakterioak eta birusak, baina onddoek eta protozoarrek ere eragiten dituzte.

Gonorrea aldatu

Sexu-organoen eremu hezeetan hazten ohi den Neisseria gonorrheae bakteriak sortzen du. Ez da gaixotasun hilgarria baina oso mingarria da eta antzutasuna ere sor lezake. Gizonen kasuan kutsatzea eragin duen harremanaren ondorengo bizpahiru egunetan azaltzen dira lehen sintomak.

Sifilia aldatu

Kutsatzea jada gaixorik dagoen pertsona baten zauri irekiekin harreman zuzena izatean ematen da. Gaixotasun honek lau fase ditu. Lehen fasea kutsatze fasea da, bakteriarekin kontaktu zuzena izaten denean. Fase horretan sintomak antzematea oso zaila da eta, ondorioz, gutxitan tratatatzen da Bigarren fase batean (3-6 astetara) negelak azalduko dira azalean. Gaixotasuna tratatzen ez bada fase latente batean sartzen da. Fase horretan ia ez dago sintomarik eta ez da kutsagarria. Fase latentea igaro ondoren faserik larrienean sar gaitezke. Kasu horretan sintomak oso larriak izan daitezke: buru-nahasmenduak, itsumena… Garaiz antzematen bada antibiotikoekin erraz senda daiteke.

Papiloma aldatu

Nagusiki sexu-harremanen bidez kutsatzen da, hainbat pertsonekin sexu-harremanak izan dituzten pertsonetan ematen da nagusiki.

Klamidiasi aldatu

 
Sexu bidezko gaixotasunak

Chlamydia trachomatis bakteriak eragiten du eta gizonei zein emakumeei eragiten die, baina nagusiki emakume gazteen artean ematen da. Nagusiki sexu harremanen bidez kutsatzen da: baginala, anala edo ahozkoa eta sintomak oso arinak izaten ohi dira.

HIES aldatu

Giza immunoeskasiaren birusak gaixotasunen aurka egiten duten globulu txuriekin amaitzen du. Lehen sintomak gripearen antzekoak dira.

Genitaleko erpesa aldatu

Herpes simple birusak sortzen duen sexu-transmisiozko gaixotasuna da. Gaixotasun hori duten pertsonek zauriak izan ohi dituzte genitaletan. Hala ere, kutsatuta dauden pertsona guztiek ez dituzte zauri horiek izaten. Kutsatuta dauden pertsonak betirako izango dute birusa bere gorputzean eta lehen urtean agerraldiak errepikatzea ohikoa da.

Orientazio sexuala aldatu

Sexu-joera edo orientazio sexuala pertsona baten nahi erotiko edo amodiozkoen objektua da, bere sexualitatearen beste agerpena izanik. Jacques Lacan bezalako psikoanalistek kontzeptua sortu zuten. Sexu-joera sailkatzeko pertsona batek gura dituen pertsonen sexua [4] beharrezkoa da.

Heterosexuala aldatu

Heterosexualitatea sexu desberdineko pertsonen arteko erakarpen erromantikoa, erakarpen sexuala edo portaera sexuala da.

Bisexuala aldatu

Bisexualitatea genero guztienganako erakarpena da, manifestu bisexualaren hitzetan. Izenean agertzen den "bi"-ak, norberaren generoari eta beste genero guztiei egiten dio erreferentzia.

 
LGTBI kolektiboaren ikurriña

Homosexuala aldatu

Sexu edo genero berdineko kideen arteko erakarpen erromantiko, sexual edo sexu jarrera da. Joera sexual bezala, homosexualitatea sexu berdineko pertsonekiko "erakarpen erromantiko, sexual edo emoziozko erakarpen patroi iraunkor bat" da.

Asexuala aldatu

Beste pertsonenganako sexu-erakarpenik eta sexu-harremanik ez izateko sexu-joera duen pertsonaren izaera da. Sexu-abstinentziaren kasuan ez bezala, asexualtasuna egoera egonkorra da, pertsona baten orientazio sexual mota bat alegia; bestalde, pertsona asexualak sexu-harremanak izan ditzake, baina beste pertsona bati atsegina emateagatik soilik edo ugaltzeko gogoagatik soilik burutzen ditu, sexu-gogorik gabe.[5]

Pansexualitatea aldatu

Pertsonekiko erakarpen sexuala eta afektiboari esaten zaio, pertsonaren sexua edo genero-identitatea edozein izanda ere.

Erreferentziak aldatu

  1. Eliana, Dª Julia. (2015). Educacion sexual preventiva en los adolescentes. Universidad Nacional de Educación a Distancia., 16 or..
  2. Análisis sobre educación sexual integral, conocimientos y actitudes en sexualidad en adolescentes escolarizados.. , 1 or..
  3. «Esterilización – Método Permanente» www.your-life.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  4. «Functional and Dysfunctional Sexual Behavior - 1st Edition» www.elsevier.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
  5. «"Jendeak asexualoi buruz duen irudia? Erreprimitu hutsak garela"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).