Lankide:Amets Carrera/Proba orria

URNIETAKO JAIAK aldatu

Urnieta Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Donostialdea eta Buruntzaldea eskualdeetakoa. Urnietako erdigune historikoa muino txiki batean kokatuta dago, eraikin modernoagoen artean. Herriko goiko aldean plaza nagusia dago, eta antzinako hainbat eraikin daude bertan. Nabarmentzekoa da, adibidez, San Migel Goiaingeruaren eliza. Zenbait aldiz zaharberritua izan da, eta kareharrizko atari erromanikoa eta XVIII. mendeko San Migelen eskultura mantentzen ditu oraindik. Plazan bertan, sute asko jasan dituen XVII. mendeko udaletxea ageri da. Hainbat elementu adierazgarri ditu aurreko horman. Herriaren armarri barrokoa ageri du erdian, bi balkoi ditu alboetan eta arkupedun ataria dauka azpian.

 
Urnietako Jaiak


Urnietak mendi ibilbide garrantzitsuak ditu, haien artean Gipuzkoako mendi mitikoenetako bat: Adarra mendia, historiaurreko ehunka aztarna bilatu izan dira bertan, Etenetako zutarria izanez horietako bat.


Balore historikoa eta ingurumen aberastasuna ez ezik, Urnieta ezaguna da bertako jai eta festengatik ere. Urnietako jai egitarauari dagokionez, hiru festa nabarmentzen dira: batetik, irailaren amaieran, San Miguel jaiak ospatzen dira bertan eta aspaldikoa den "Sorgin dantza" ikusteko aukera egoten da. Bestetik, maiatzaren 3an, Azkorte auzoan, hirigunetik 3 kilometrora, dagoen Gurutze Santuaren baselizaren inguruan erromeria egiten da. Azkenik, Ekainaren lehenengo astean Gazte Festak ospatzen dira, herriko gazteentzat aproposak diren emanaldiak eta jarduerak antolatuz.

Urnietako alkatea, Mikel Pagola eta David Rosco zinegotzia dira jaien zuzendariak. Bestalde, Iñaki Otamendi kultura teknikaria eta festen batzordean parte hartzen duten hainbat elkarteren ekimenaren bidez, jaien programazioa eta arauketa antolatzen da.  

San Miguelak: aldatu

San Miguelak Irailaren amaieran ospatzen dira, adibidez, 2019. urtean Irailaren 26an hasi eta 30ean amaitu ziren eta urteroko bost egun horietan urnietar zein kanpotarrentzat hainbat jarduera antolatzen dira festen batzordearen laguntzaz. Festa hauetan antolatutako ekintzak urtez urte aldatu egiten dira, baina herriko tradizioa mantentzeko konpromisoa hartzen dute antolatzaileek.


Urtero bezala, San Miguelei hasiera emateko arratsaldeko 19:30etan Mielaren jaitsiera egiten da eta txupinazo izeneko suziri jaurtiketa egiten dute urte ezberdinetan gonbidatuak izate diren pertsonek. 2019. urtean, adibidez, Nahikari Garcia eta Julen Gabirondo urnietar kirolariak izan ziren suziriak jaurti zituzten bi gonbidatuak. Ondoren, Txosnak irekitzen dira karpa baten estalpean eta bertan ospatuko dira Tortilla Lehiaketa eta “Gau Tematikoa”. Lehenengo hau gazteen artean antolatzen da eta talde ezberdinek hartzen dute parte. Bertan, tortilla hoberena egiten duena saritua izaten da urteroko epaileek irabazlea aukeratu ondoren. “Gau Tematikoa” ordea, mozorroz beteta egoten da eta jarduera ezberdinak antolatzen dira karpan talde bakoitzari egokitutako tematikarekin zerikusia dutenak.


Festak hasi eta egun bat beranduago, hau da, Ostiral goizean, umeentzat eta gazteentzat jokoak eta jarduera ezberdinak antolatzen dira Urnietako gazte-lekuaren eskutik eta Urnietako eskubaloi taldearen laguntzaz. Arratsaldean herri osotik zehar kalejira bat antolatzen da eta Urnietako txaranga izaten da kalejira horren buruzagia. Gaueko 21:00etan Bertso afaria antolatzen da txosnetan eta ordu berean herriko plazan umorezko emanaldi bat egoten da. 23:00etan txosnetan gazteentzat zuzenduta dauden kontzertuei hasiera ematen zaie eta bertan parte hartze duten taldeen arabera kontzertua gehiago edo gutxiago luzatzen da.


Egun bat geroago, Larunbatean, gastronomia izaten da eguneko gairik garrantzitsuena. Hori dela eta, Bakalao txapelketa eta “Master Txef” izeneko lehiaketak antolatzen dira eta bazkalorduan “Herri bazkaria” jartzen da martxan, non herriko gazte guztiak elkartzen diren beraien kabuz antolatutako aktibitate batean. Pilotazaleentzat bestalde, pilota eta erremonte txapelketak antolatzen dira urtero Urnietako pilotari ospetsuen omenez. Arratsaldeko 19:00etan Urdanbor damborrada taldeak bere ibilaldia hasten du Mujika Plazatik hasiz eta Yurramendi kalean bukatuz. Ostiralean bezala 23:00etan kontzertuak egoten dira txosnetan eta beste hainbeste talde berri aurkezten dira aurreko egunarekin alderatuz.


Igandean ospatzen da San Miguel eguna. Goizean goiz 07:00etan Idiazabal kalean zehar txaranga antolatzen da Poxta Zahar-en eskutik eta 10:30etan sagardo dastaketa postuak ipintzen dira. Arratsaldeko 17:30etan antzezlana prestatzen da herriko plazan eta 20:00etan Egape Dantza Taldeak urtero antolatzen duen dantza ikusteko aukera ematen zaie herritarrei.


Astelehenean umeen eta gazteen eguna ospatzen da. Horregatik, umeek eta gazteek hartzen dute garrantzia egun honetan eta lehenagotik izendatutako Alkate Txikiek beraien papera egiten hasten dira hainbat ekintzei hasiera emanez eta herritik zehar ibiliz hainbat laguntzaileekin batera. Puzgailuak jartzen dira Egape Ikastolan goizean eta arratsaldean. Arratsaldeko 17:00etan buruhandiak martxan jartzen dira herri osoan zehar eta 20:00etan Alkate Txikiek botere itzulera egiten dute udaletxean. Festei amaiera emateko, 20:30etan Miela agurtzen da hurrengo urtera arte eta suzko zezenen eta azken trakaren bitartez festak bukatzen dira.


Festa hauek gauzatzen diren bitartean errespetu eta erantzukizun giro bat eskatzen du alkateak eta Urnietako udalak herriko gazteekin batera. Hori dela eta, Urnietak argi uzten du ez direla onartuko indarkeria eta eraso matxistak eta azpimarratzen du ekintza eta eraso hauek zigortuak izango direla.

Erromeria Azkorten: aldatu

Urnietako ohiturarekin jarraituz, maiatzaren 3an Azkorte auzoan, hirigunetik 3 kilometrora dagoen Gurutze Santuaren baselizaren inguruan erromeria egiten da. Ohikoa denez, ekitaldi mordoa antolatzen ditu Urnietako Udalak Azkorte ermita inguruan egun horretarako. Urnietako Udalarekin batera Ttakun Kultur Elkartea izaten da ekintza honetaz arduratzen dena eta historikoki ospatu izan da ekintza hau Santa Cruz jaia igaro eta aste bat beranduago igandean.

11.00etan meza ospatzen da eta amaitzean Zabale eta Larrañagaren trikitixa doinuek osatzen dute eremua. 12.00etan herri kirolen erakustaldia egoten da eta ordubete beranduago Patxi Etxeberriak eta Anjel Larrañagak bertsoak botatzen dituzte. Goizean zehar salda, txorizoa, odolkia eta edariak hartzeko aukera egoten da.

14.00etan bazkari herrikoia antolatzen da Oianume jatetxean. Izen-ematea jatetxean bertan egin behar izaten da. Postrera iritsitakoan, bertsolariak eta trikitixa doinuak izaten dira jatetxean. Urtero bezala, Azkortera bertaratu nahi duen ororentzat doako autobus zerbitzua antolatzen da herriko taxi geltokitik 9.30etik aurrera. Autobusak behar beste joan etorri egiten ditu. Azken igoera 12.00etan egiten du eta jendea ermitatik 14.00ak arte jaisten ditu.

Gazte Festak: aldatu

Urnietako Gazte Festak Ekainaren lehenengo astean ospatzen dira eta bereziki gazteentzat zuzenduta dauden jarduera eta ekintzak antolatzen dira.


Festei hasiera emateko ostiralean txupinazoa egiten da udaletxeko balkoitik 20:30etan. Hasiera ofizial horren aurretik hainbat ekintza egoten dira ostiralean bertan. 16:30etan “Urnieta Challenge” izeneko erronka antolatzen da Urnietako gazte-lekuaren eskutik 11 eta 17 urte bitarteko gazteentzat zuzendua dagoena. Ordu berean, Poxta Zahar-ek antolatutako ginkana jartzen da martxan 18 urtetik gorako gazteentzat. Adin txikiagoa duten umeentzat Etxeberri plazan arratsaldeko 18:00etan Apaxi-ren ipuinak kontatuko dira. Ordubete beranduago 19:00etan plaza berean bingoa eta musika saioa antolatzen dira auzoko bizilagunen esker. Egunari bukaera emateko “afari tematikoa” antolatzen du Poxta Zaharrek, urtero tematika ezberdina ezarriz, eta elektro-txaranga Idiazabal kalean zehar ibiltzen da.


Larunbatean, “Benjamin Jaia” ospatzen da kirol festa baten moduan goizeko 09:30etatik aurrera Urnietako kiroldegian eta bertan hainbat kirol ezberdinetako txapelketak antolatzen dira adinaren arabera. Lehiaketa hau amaitzean sari banaketa bat egiten da herriko plazan. Bazkalorduan Herri Bazkaria prestatzen da urtero bezala eta ondoren, txirrindularitza txapelketa antolatzen da infantil eta alebin kategorietan, Andoaingo Txirrindularitza Eskolak ospatua. Gauean herriko plazan adin guztietara zuzendua dagoen kontzertua egoten da.


Igandean, azkenik, “Txanbolin” txistulari taldeak 11:00etan herritik zehar ibilbidea egiten du. Goizeko 11:00etatik 12:00etara puzgailuak egoten dira Egape ikastolan eta horrez gain hainbat joko antolatzen dituzte Guraso Elkarteko kideek. Arratsaldean DJ-a egoten da, urtero aldatzen dena, eta bukatzeko San Juan plazan amaiera ematen zaie Gazte Festei.



Amets Carrera