Lankide:Amaia.ussia/sandbox/Twitter

Historia aldatu

Sorrera aldatu

Twitter 2006ko martxoan sortu zen San Frantziskon, Kalifornia, Jack Dorsey, Evan Williams, Biz Stone eta Noah Glassen eskutik. Urte bereko uztailean aurkeztu eta ezagutarazi zen. 2007az geroztik, Twitter enpresa Delaweren jurisdikziopean dago [1].

Garapena aldatu

Sortu zenetik sare sozial honen ospea handituz joan da. Jendartean lekua oso azkar eta erraz egin zuen microblogging sare honek. 2011n, 500 milioi erabile baino gehiago zituela balioztatu zen, 65 milioi txio baino gehiago zituelarik. Era berean, egunean 800.000 bilaketa inguru egiten zirela baiesi zuten.[2]. Bi urte beranduago, hots, 2013an, Twitter web orrialde bisitatuenetarikoen artean zegoen, bere burua egungo "Interneteko SMSa" bezala deskribatuz. [3].

2013ko irailaren 12an, Twiterrek beharrezko dokumentazioa aurkeztu zuen SECen, burtsan sartu baino lehenago[4].

Azken inkestek, nolanahi ere, erakusten dute gaur egun 500 milioi erbaile baino gehiago daudela, zeintzuetatik soilik 332 milioi dauden aktibo.[5].

Logoa aldatu

 

Twitterren identifikatzaile nagusia txori urdina da, "Larry Txoria". Honen hastapenetatik logoak aldaketa gutxi izan ditu, kasik berdin jarraitzen du.

2012ko ekainaren 5ean "Larry Txoria" "Twiterreko Txoria" izatera pasatu zen. Era berean, "Twitter" hitzak eta honen "t" letra-xeheak ere aldaketak jaso zituzten. Hauek gaur egun ez dira erabiltzen[6].

Twiterreko diseinatzailea den Douglas Bowmanen hitzetan, sare sozial honetako logoak geroz eta antza handiagoa du Sialia currucoides txoriarekin [7].

Hizkuntzak aldatu

Twiterrek erabiltzen dituen hizkuntza nagusiak Estatu Batuetako ingelesa eta Kanadako frantsesa dira. Hala ere Twitter beste zenbtait hikuntzatan ere dago erabilgarri, nahiz eta hauek Twiterreko taldeak beharrean, erabiltzaileek itzultzen eta proposatzen dituzte irabazi asmorik gabe. Hau Translation web orrialdearen bitartez egiten dute: https://translate.twitter.com/[8].

Ezaugarriak aldatu

Erabilera aldatu

Erabiltzaileei dagokienean, 2009an Jeremiah Owyangek azpimarratu zuen Twitterreko erabiltzaile gehienak helduak zirela, aurretik sekula horrelako sarerik erabili ez zutenak, hain zuzen ere. comScoreren arabera, soilik erabiltzaileen %11 dago 12-17 urte bitarteko tartean. [9].

Honez gain, 2009ko ekainean egindako beste ikasketa batek jakinarazi zuen emakumeak (%53) gizonak (%47) baino txiolariagoak zirela [10].

2012ko artikulu batean ezagutarazi zenez, Twitter Japoniako sare sozial handiena da, Facebookek jarraitua [11]. Halaber, Estatu Batuak da Twitter gehien erabiltzen den herrialdea. [12].

Estatistikak aldatu

Kontu bisitatuenak aldatu

2016ko martxoak 7ko ikerketa baten arabera, jarraitzaile gehien dituzten kontuak hauek dira[13]:

  1. Katy Perry: 84.010.474 jarraitzaile
  2. Justin Bieber: 76.688.901 jarraitzaile
  3. Taylor Swift: 72.438.027 jarraitzaile
  4. Barack Obama: 70.809.357 jarraitzaile
  5. YouTube: 60.275.084 jarraitzaile
  6. Rihanna: 56.953.903 jarraitzaile
  7. Lady Gaga: 56.733 198 jarraitzaile
  8. Ellen DeGeneres: 55.210.753
  9. Twitter: 53.224.558 jarraitzaile
  10. Justin Timberlake: 52.575.083 jarraitzaile

Kontu zaharrenak aldatu

Twitter kontu zaharrenak 14 dira, 2006ko martxoaren 21an sortuak. Hauek Twitter langile zein sortzaileenak dira, hala nola, @jack (Jack Dorsey), @biz (Biz Stone) eta@noah (Noah Glass)[14].

Kanpo loturak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. California Secretary of State (2011ko otsailak 18). «California Secretary of State, Business Entities - Business Entity Detail». 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  2. Shiels, Maggie (2011ko martxoak 11). «bbc.co.uk». BBC. «Twitter co-founder Jack Dorsey rejoins company». 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  3. "Top Sites". Alexa Internet Imc.. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  4. «Twitter tuitea que empieza a prepararse para salir a bolsa». 2013ko irailak 13. La Vanguardia. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  5. «Twitter MAU Were 302M For Q1, Up 18% YoY - Twitter (NYSE:TWTR)»| Benzinga". 2015eko Apirilak 28. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  6. Griggs, Brandon (2012ko ekainak 7)«Twitter's bird logo gets a makeover». CNN. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  7. Bowman, Douglas (2012ko ekaink 6). «Birds:What is the new Twitter bird logo's species?». Quora. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  8. «El País - Facebook ya habla español». El País. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  9. Miller, Claire Cain (2009ko abuztuak 25).«Who's Driving Twitter's Popularity? Not Teens». The New York Times. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  10. Cheng, Alex and Evans, Mark (2009ko ekaina).[www.sysomos.com «Inside Twitter – An In-Depth Look Inside the Twitter World»]. Sysomos. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  11. Yarrow, Jay (2012ko urtarrilak 6). «There's Only One Place In The World Where Twitter Is Bigger Than Facebook». Business Insider. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  12. «Semiocast — Twitter reaches half a billion accounts — More than 140 millions in the U.S.». Semiocast. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  13. «Twitter Top 100 Most Followers». Twittercounter.com. 2016ko martxoak 7. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  14. «Search by Twitter bio, name, URL, location, more». Followewonk. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua