Buztanikara zuria (Motacilla alba) gure artean bizi den txoririk ezagunenetakoa da; gure herri, errepide eta soroetan maiz aurkitu ditzakeguna, batez ere neguan.

Nolakoa da bere itxura? aldatu

Buztanikara zuriak gorputz arina, hego laburrak eta buztan luzea dauzka. Mokoa eta zangoak beltzak dauzka eta bere lumak zuriak, beltzak  eta grisak dira. 8 cm luze da eta 23 gramo pisatzen ditu. Txori honen ezaugarrienetako bat bere buztana da, beti gora-behera mugitzen dagoena.

       Entzun!




Zer jaten du? aldatu

Buztanikara zuria animalia Ornogabeez, hala nola, armiarmez, baita Intsektuez ere elikatzen da. Hauek ehizatzeko, hainbat teknika erabiltzen ditu, zeruan nahiz lurrean ehizatzen du, baita ibai izkinetan ere.

Non bizi da? aldatu

 
Azpiespezien mapa

Hezeguneak ditu lehentasunezkotzat, uretatik gertu egon ohi da, eta ibai-ertzetan eta beste ur-ibilgu batzuetan ikusi ohi da. Oso hegazti arrunta da Euskal Herri osoan. Zelai eta landa eremuetan aurkitu dezakegu, eta askotan gizakiagandik gertu ere; golf zelaietan, teilatuetan, errepide bazterretan, herriguneetako berdeguneetan...

Mundu mailan, hegazti hau Europa, Asia eta Afrika iparraldean zehar hedatzen da. Halaber, Eurasia, Alaska eta Groenlandiako eremu epel eta hotzetan bizi daiteke.

Ugalketa aldatu

Bere arrautzak apirilatik ekainara jartzen dituzte, eme bakoitzak 5 edo 7 arrautz jar ditzake. Emeek harrautzak 14 astez inkubatzen dituzte.

Arriskuan al dago? aldatu

 
Arrisku eskala

Hegazti honek arrisku maila baxua dauka, izan ere, oso ohikoa da Euskal Herrian eta beste hainbat lekuetan ere.

Baina, nahiz eta arriskuan ez egon, pertsonok ezinbestekoa dugu hauek ongi zaintzea eta bizirauten jarraitzeko ahal dugun guztia egitea.

   Ba al dakizu    

Munduko hainbat herrialdeetan animali hau maitasunarekin lotuta dago. Herrialde hauetan esaten da norbaitek maiatzean txori hau buztana mugitzen ikusten badu, urte hori amaitu baino lehen maiteminduko dela.

Erabilitako informazio guneak: aldatu

-https://txoriak.eus/txoriak/buztanikara-zuria

-https://sites.google.com/site/ibaiederparkea/hegaztiak/buztanikara-zuri

-https://seo.org/ave/lavandera-blanca/