👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
5.348.554.000
🔎
Azalera
54.759.000 km²
🌄
Altuera
📷
Argazkiak
ikusi
Eurasia orlegiz dagoen zatia da.

Eurasia edo Euroasia Europa eta Asia elkarrekin hartzen dituen eremu geografikoari deitzen zaio; izan ere, bi kontinente historiko horiek elkarri itsatsita daude; edo, bestela esanda, arrazoi kultural eta historikoengatik bakarrik bereizten ditugu, ez arrazoi geografikoengatik.

Eurasia kontinentetzat hartuta, munduko handiena litzateke, bere azalera 52,9 milioi km² ingurukoa baita; hau da, mundu osoaren % 10,6 eta planetako lur-eremuaren % 36,2. Hori dela eta, batzuetan, Eurasia superkontinente bat dela esaten da.

Geologiaren ikuspegitik begiratuta, Eurasiako plaka tektonikoak Europa eta Asiako zatirik handiena hartzen ditu, baina Indiako azpikontinentea, Arabia azpikontinentea eta Cherskyko ekialdea gabe, Siberiako ekialdean.

Zenbait adituren iritziz, ez litzateke Europa Asiatik bereizi behar, kontinenteak itsasoz banatuta daudelako; baina orduan, zuzenagoa litzateke Eurafrasiaz hitz egitea, Afrika ere kontuan hartuz, Afrika eta Asia ez daudelako itsaso batez banatuta.

Datu jakingarri batzuk aldatu

  • Planetaren eremu hau 93 herrialdek osatzen dute, hau da, mundua osatzen duten herrialdeen erdia ia (2017an 194 herrialde zeuden).
  • Kontuan hartzen badugu munduan 7.700 milioi biztanle daudela Nazio Batuen 2017eko datuen arabera, Eurasian guztizkoaren bi heren baino gehiago daude (4.500 milioi Asian eta 1.100 Europan).
  • Azalerari dagokionez, Asiako eta Europako kontinenteek 54 milioi kilometro koadro inguru dituzte, eta Amerikak, Afrikak eta Ozeaniak batera 81 milioi kilometro koadro.
  • Ural mendiak Europaren eta Asiaren arteko muga naturaltzat hartzen dira XV. mendetik aurrera.