Lankide:Ainaraxena/Proba orria
ZAPATARIA aldatu
Zapataria (Gerris lacustris) animalia ornogabea da, hau da, ez dauka bizkarrezurrik. Era berean, intsektu heteropteroa da, bere hego-motak direla eta: bi pare dituzte. Bizkarraldean ezkutu triangeluar bat dute, eta haren alboetan hegoak finkatuta daude.
Zapatariak ur gainean ibil daitezke. Nahiz eta ur geldoak nahiago izan, indar gutxiko lasterretan ere igeri egin dezake.
Nolakoa da? aldatu
Zapataria 1-2 zm- luze da, zango eta antena luzeak eta meheak ditu. Bere kolorea marroi iluna da. Bi antena pare ditu, aurrekoa, oso luzea dena uretatik irristatzek erabiltzen du, eta atzekoa norabidea gidatzeko erabiltzen du. Ur gainean mantentzen da antenetan dituen kuxinekin sortzen duen aire poltsari esker. Aurreko antenak libre uzten ditu beste intsektu txikiak harrapatzeko eta jateko.
Non bizi da? aldatu
Zapataria Europa osoan zehar ikus daitezke.
Noiz ikus daiteke? aldatu
Neguan ur ondoan dauden landareetan ezkutatzen da. Udaberriaren hasieran, emeak arrautzak ur-landareen gainean uzten ditu. Normalean ur gainean ikus daiteke apiril eta azaro artean.
Zer jaten du? aldatu
Intsektu txikiagoak jaten ditu.
Nork jaten du zapataria? aldatu
Espeziearen arabera beste animalia batzuk zapatariak jaten dituzte, txoriak eta zenbait ugaztun adibidez.
Halaber, Latinoamerikarako hainbat tokitan gizakiak jaten dituzte pasteletan.
Bizi-zikloa aldatu
Zapatariek 60 eta 70 egun bitartean behar dituzte, uraren tenperaturaren arabera, heldu bihurtzeko. Euren bizi-zikloa arrautza eran hasten da, bost ninfa (gazte-forma) etapak helduarora iritsi arte. Ninfa etapa bakoitza hauek 7 eta 10 egun bitartean irauten du.