Lankide:Aainhoa.delatorre/Proba orria

EsplenomegaliaAldatu

Sarrera eta fisiologiaAldatu

Esplenomegalia barearen handitzea da. Barea, abdomenaren ezker hipokondrioan kokatzen den organoa da. Honen funtzioa nagusiki linfa eta odola iragaztea da; globulu gorrien, globulu zurien eta plaketen kopuru egokiak mantentzeko. Gainera, sistema immunearekin oso lotuta dagoen organoa da.

Betetzen dituen funtzio aniztasuna dela medio, gaitz ugarik eragin dezake honen funtzionamenduan eta ondorioz, sistema linfatikoa eta odol zirkulazioaren funtzionamendua oztopa dezake.

Bareak duen kokapenagatik, askotan diagnostikatzeko zaila izaten da.

EtiologiaAldatu

Barearen handipenak ez du beti arazo edo patologia bat suposatzen; baina esan daiteke kasu gehienetan, handipen honen arrazoia bere funtzioa betetzearen ondorioz hiperaktiboa bilakatu dela. Esate baterako, odol-zelulen degradazioan barea asko aktibatzen da. Honi, hiperesplenismoa deitzen zaio eta arrazoi ezberdinengatik eman daiteke; tronbozitosia eta odoleko beste trastorno batzuk barne.

Barea hainbat kausengatik gaixotu daiteke:

Infekzioak:Aldatu

Gaixotasun hepatikoa:Aldatu

  • Gutxiegitasun hepatikoa.
  • Kolestasi hepatikoa.
  • Zirrosia.
  • Fibrosi kistikoa.
  • Atresia biliarra.
  • Wilson gaixotasuna.

Tumoreak:Aldatu

  • Linfoma.
  • Hodgkin gaixotasuna.
  • Leuzemia.
  • Barean metastasia

Anemia hemolitikoa:Aldatu

  • Hemoglobinopatiak.
  • Talasemia.
  • Anemia hemolitika immunitarioa.
  • Anemia hemolitika G6PD gabezia.
  • Anemia hemolitika idiopatiko autoimmunitarioa.

Beste kausa batzuk:Aldatu

  • Felty sindromea.
  • Hantura-gaixotasunak. Adibidez: Sakoidosis eta artritis erreumatoidea.
  • Krisi espleniko drepanozitikoa.
  • Enfermedad de Gaucher.
  • Mastocitosis sistémica.
  • Traumatismoa.
  • Kistea (likido ez kantzerosoz betetako zakua).

KlinikaAldatu

Orokorrean, asintomatikoa dela esan genezake. Hala ere, hurrengo sintomak azal daitezke:

  • Nekea.
  • Pisu galera.
  • Infekzio errepikariak.
  • Odol jarioak.
  • Ikterizia (larruazalak kolore horixka hartzea).
  • Anemia.
  • Zorabioak eta okadak. Betekada sentsazioa, jan gabe baita ere.
  • Saihetspean mina (ezkerreko hipokondrioan).

DiagnostikoaAldatu

Barea ez da ukitzeko erraza (oso argalak diren pertsonetan salbu). Beraz, hainbat froga egin daitezke bere tamaina zehazteko eta egiatan arazo baten aurrean gauden ala ez erabakitzeko:

  • Odol frogak: hemograma osoa, globulu gorri, zuri eta plaketa kopurua zenbatekoa den ikusteko pazientearen sisteman.
  • Ekogarfia edo Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala (gaztelaniazko TAC). Honen bidez bere tamaina zehaztu eta beste organo batzuk desplazatzen ari den ikus daiteke.
  • Erresonantzia magnetikoa, zeinaren bidez barean zeharreko odol fluxua aztertuko den.

TratamenduaAldatu

Barearen hipertrofiaren tratamendua honen azpian dauden gaitzak arintzera bideratzen da. Barearen tamainaren handitzeak ondorio larriak ekar baditzake edo handitzearen kausa ezezaguna izatekotan edo trataezina bada, esplektomia bat egin daiteke (barea zirugia bidez kentzea). Bestetan, erradiazioa erabil daiteke barearen tamaina murrizteko eta horrela, zirugia saihesten da.

Esplektonmia baten ondoren, ordea, pazienteek infekzio larriak edota hilkorrak pairatzeko arrisku gehiago dute. Hori saihesteko, hurrengokoak egin daitezke:

  • Haemophilus influenzae, Streptococcus pneumoniae, pneumococcus eta meningococcus-aren aurkako txertoak jartzea, zeintzuek odoleko, hezurreko eta artikulazioen infekzio larrien aurka babesten duten, baita pneumonia eta meningitisaren aurka ere.
  • Penizilina edo beste antibiotiko batzuk hartzea.
  • Ez da gomendagarria malaria gaixotasun endemikoa den herrialdetara bidaiatzea


  1. Bibliografia
  • http://leucocitos.org/esplenomegalia/
  • https://es.m.wikipedia.org/wiki/Esplenomegalia
  • https://manualsalud.com/esplenomegalia/#