Antzandobi

Paseriformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Harraparienaren antzeko mokoa dute; tartso eta azkazalak sendoak dira, eta 12 errektrizez osatutako isatsa dute.
Laniidae» orritik birbideratua)

Antzandobi da hegaztien klaseko paseriformeen ordenako Laniidae familiako kideen izen arrunta.[1]

Antzandobi
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
Familia Laniidae
Rafinesque, 1815
Azpibanaketa
Txinbo burubeltza alanbrean sastakatua, antzandobi kaskagorriaren harrapakina, Sizilian.

Elikadura

aldatu

Elikatzeko ohiturengatik dira ezagun eta bereziak antzandobiak. Izan ere, intsektu eta ornodun txikiz elikatzen dira[2]. Azken horien artean sugandila eta narrasti txikiak, sagu eta satitsuak, edota baita hegazti txikiren bat ere. Harrapariak dira, beraz (Euskal Herriko txori txikien artean ohitura hori daukaten bakarretakoak dira). Eta, behin harrapatuta, harrapakinak inguruko arantza edo alanbredun hesietan zintzilikatzen dituzte, hurrengo egunetarako gordailu gisa.

Antzandobiak Euskal Herrian

aldatu

Euskal Herrian hiru antzandobi espezie bizi dira. Txori forma arruntekoak izanik, baina tamainaz handixeagoak, euskaraz jaso izan diren izenetan horrekin zerikusia dutenak nabari dira: begihandi, buruhandi, burunagusi, karrakari, karraska, pepetanbor, pikaporta, pikumotz, txorigaizto, txorihandi...[2]

Euskal antzandobi espezieen artean, bi udakoak dira, migrariak (kaskagorria eta arrunta, negua Afrikan pasatzen dutenak), eta handia dago, urte osoan aurkit daitekeena Ebroko isurialdean:

Munduko espezieak

aldatu

Munduan zehar, beste espezie hauek ere badira:

Prionopidae eta Malaconotidae familiak gertukoak ditu eta antzina antzandobien artean sailkatzen ziren. Adibidez, Malaconotidae familiako Laniarius atrococcineusak antzandobi sabelgorri du izen arrunta.

Erreferentziak

aldatu
  1. Reuven, Yosef. (2008). Family Laniidae (Shrikes). in: Handbook of the Birds of the World. 13, Penduline-tits to Shrikes Bartzelona: Lynx Edicions, 732–773 or. ISBN 978-84-96553-45-3..
  2. a b «Antzandobi arrunta» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).

Kanpo estekak

aldatu