Laneko apaiz edo apaiz langile langileen mugimendutik gertu edo langile moduan bizi den apaiz katolikoak ziren. Apaiz hauek Askapenaren teologiaren aitzindariak izan ziren.

Eliza mugimendu hau Frantzian sortu zen 1944an eta Joan XXIII.a aita santuak 1959an bertan behera utzi zuen gehienek meza esateari utzi ziotela esanez. Lehendabiziko laneko apaizetako batzuk Marie-Dominique Chenu domingotarra eta Abbé Pierre izan ziren. Horietako batzuk Argentinara joan eta villa miseria izeneko auzoetan lan egin zuten. Jorge Bergoglio aita santua ere mugimendutik gertu izan zen.[1]

Paulo VI.ak berriro onartu eta 1964an Hego Euskal Herrira heldu zen. Orduko apaizak Ezkerraldean lan egin zuten: David Armentia apaiz jesuitak Laminaciones de Bandas enpresan lan egin zuen, Pablo Gurpide Bilboko gotzaina kontrakoa bazen ere. Periko Solabarriak lanaldi osoa egiteko baimena lortu zuen.

Espainian apaiz langileek frankismoaren aurkako sindikatuetan parte hartu zuten, tartean Julio Pérez Pinillos palentziarra, Francisco García Salve jesuita, Diamantino García Acosta (Sindicato de Obreros del Camporen sortzailea), José María de Llanos, Jesus Fernandez Naves edota Mariano Gamo. Espainian 800 inguru izan ziren, nahiz eta TVEk 150 zirela esan.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu