Lambretta izeneko scooterrak Milanen eraiki ziren 1940.eko hamarkadaren bukaeran hasita, Innocenti ekoizlearen eskutik. Lambretta izena Milanen dagoen Lambro errekatxotik dator. Errekatxo hau lantegi ondoan dago.

Lambretta
Datuak
Mota motorcycle manufacturer (en) Itzuli
Industria Automobilgintza
Herrialdea Italia
Gobernantza
Egoitza Milan
Historia
Sorrera 1947
Sortzailea
Desagerpena 1972
lambretta.com

DeskribapenaAldatu

Vesparekin batera, 1950 eta 1960ko hamarkadetan Erresuma Batuko mod mugimenduaren ikono bihurtu zen. Hala ere, Vesparen "anaia txikia" bezala kontsideratu da, honen nagusitasuna gainditzerik izan ez zuenez.

Lambretta motoaren txasisa altzairuzko hodiz eraikita dago. Vespan aldiz, estanpatutako xaflek karrozeria kroskobakarra osatzen zuten. Lehen modelotan bi aukera eskaintzen ziren: «itxia» (mekanika guztia estalita zegoela) edo «irekia» (panelak ia desagertuz, honek motozikleta xelebre baten itxura ematen ziolarik), baina «itxia»ren nagusitasunak gidarien babes beharrak argi utzi zituen, bai eguraldiari dagokionez, bai garbitasun itxurari dagokionez.

Abiadura aldaketa eskukoa da, abiadura ezkerreko ukabilarekin aukeratzen delarik, enbragea esku berdinarekin sakatuta dagoela. Modeloaren arabera 3 edo 4 abiadura daude. Bi ibiltarteko motorra daukate, gasolina eta pistoia lubrifikatzeko olioa aurrez nahastuta egon behar dutelarik. Nahasketa honen errekuntzak ke zuria sortzen du.

Lambrettaren motorra, motozikletaren erdian kokatuta dago. Horrela, Grabitate-zentroa ibilgailuaren erdian dago pisu osoa bi gurpilen artean hobeto banatuz. Vespetan berriz, motorraren pisua ezker-atzekaldean dago, honen ibilera alde batera okertuz.

Motorra erdian dagoenez, Lambrettaren luzera handiagoa da, Vesparekin alderatuta. Egoera honek, hirigunetan gidatzea zaildu egiten du.

Euskal HerrianAldatu

   
Lambretta lantegia zena Eibarren, eta bertan egindako motor bat, bere ezkutuarekin, Eibarko Armagintza museoan dagoena.


1953. urtean, Florencio Irigoien Berrondoren eskutik Lambretta Locomociones S.A. izeneko enpresa sortu zen, ibilgailu hauek eraikitzeko helburuarekin. Enpresa hau Eibarren zegoen kokatuta eta Estatu espainiarrean scooterrak eraiki zituen lehen etxea izan zen. Ikur berezia zeramaten Eibarren egindako motorrek, Eibarko herriko ezkutuarekin[1].

Innocenti etxeak 1971ean utzi zion Lambretta fabrikatzeari, baina Indian eta Euskal Herrian fabrikatzen jarraitu zen Lambretta Locomociones S.A. etxearen eskutik.

2003. urtean, Eibarko Lambretta kluba sortu zuten herri honetan motor hauen zaletu batzuek. Harrezkero, dozenaka Lambretta berreskuratu eta zaharberritu dituzte[2].

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Granada, H. Svenson Evers, Club de Motos Antiguas,. «motosantiguasgranada - Lambretta» motosantiguasgranada.es.tl . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  2. «Eibarko Lambretta Kluba - etakitto.eus» etakitto.eus 2017-07-26 . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.

Kanpo estekakAldatu