Lakar eta Labeaga Nafarroako udalerri-ohi bat da, Lizarrerrian, izen bereko bi herriek osatu zutena.

1857ko erroldarako desagertuta agertzen zaigu; harrezkero Lakar Deierriren barruan dago eta Labeaga Iguzkitza udalerriaren menpean dago, geografiari hobeto egokitzen zaion banaketa hain zuzen: aipatu bi herriak ez daude inolaz ere elkarren ondoan.

Demografia aldatu

Bi herriak batera egon ziren garaiko azken errolda 1842koa da. Orduan Lakar eta Labeagan 222 biztanle eta 43 etxe zeuden.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.