Laguntza eztabaida:Erreferentziak

Orriari atal bat gehitzeko zirriborroa aldatu

Zirriborro hau sortu dut Erreferentziak nola egin atalari gehitzeko, Txokoan hasitako eztabaidaren haritik. Uste dut ez dudala ezer ahaztu, baina irekita dago hobekuntzak egiteko. Txokoan aipatu bezala, Egiaztagarritasuna zirriborro bat ere sortuko dut Txokoan bertan hitz egindako beste puntuei kabida eman eta Egiaztagarritasun orria sortzeko. -Iñaki LL (eztabaida) 23:01, 11 otsaila 2017 (UTC)
_____________________________________________

Erreferentziak nola egin aldatu

Sintaxia aldatu

Artikulu batean aipamen bat jasotzeko, ondokoa idatzi beharko da erreferentziatu nahi den esaldiaren bukaeran:

   [1]

Adibidez:

   Antio Zumarragako parrokia izan zen 1576 arte.[2]

Ondoren, artikuluaren bukaera aldera, baina Kanpo loturak eta Ikus, gainera atalen gainetik, Erreferentziak atala sortu beharko da. Horretarako, idatzi hau:

   == Erreferentziak ==

Atal horretan, testuaren barnean aurretik sortu ditugun erreferentziak agertuko dira zerrendaturik.

Idazkera aldatu

Euskal WPk erreferentziak sartzeko eredu bat du eta, homogeneotasun formalaren mesedetan, wikilaria estilo honi lotuko zaio, ondorengo zehaztapenen arabera:

  • Erreferentziak dagozkien esaldi edo paragrafo berrietan bertan gehituko dira, eta ez artikuluaren beheko Bibliografia atalean, pasartearekiko lotura zuzenik gabe gehitutako erreferentzia gisa.
  • Erreferentzia txertatzeko puntua koma, puntu eta koma, eta puntuaren eskuinean da, ez ezkerrean.
  • Erreferentziak adierazi egingo du edukira gehitutako pasarte berria iturrian non agertzen den: orrialdea, orrialde tartea edo, laburra bada, atala. Interneteko erreferentzia bat bada eta iturriak orrialderik ez badu, ez da orririk zehaztuko.
  • Erreferentziak gehitzeko, txantiloiak daude erabilgarri Erreferentzia txantiloien orrian, Aldatu iturburua kodea erabiltzen ari garela gauzak errazteko. Beste aukera orri guztietan goiko aldean dagoen Aldatu fitxan klikatu eta, kargatu ondoren, goiko ikonoetan Aipatu " aukerako txantiloiak erabiltzea da, hona: (irudia)

Erreferentzia anizkoitzak aldatu

(...)

______________________________________________

Komentarioak aldatu

"Erreferentziak" orrira bueltatu.