Ireki menu nagusia

Laguntza:SVG artxiboak editatu eta igo

Wikimedia Commons-en SVG formatua duten irudi asko daude: mapak, grafikoak, marrazkiak, eta abar. Horietariko asko deskargatu, itzuli eta berriz igo daitezke berriak egin behar gabe.

Wikipediako irudi-motakAldatu

Hainbat irudi mota aurki ditzakegu Wikipedian:

  • Bektorialak. Adibidez: Illu_mouth.svg. Formatu nagusia, Wikipedian, SVG da.
  • Raster irudiak edo bitmap-ak. Formatu nagusiak, Wikipedian, JPG eta PNG dira.
  • Nahastuak: raster geruzak eta geruza bektorialak ditu nahasian. Ohikoak dira mapetan, batez ere modu bektorialean egoki irudikatu ezin daitezkeen atzeko planoak dituztenetan: Erliebe koloretsua bitmap irudi bat izan daiteke eta herrien, ibaien eta beste lekuen izenak testuak dira. Adibidez: Vasconia-710-740-eu.svg
  • XML kodea XHTML-n sar daiteke zuzenean.

Bitmap-ak sortzeko edota editatzeko programa batzuk:

SVGak egiteko edota editatzeko programa batzuk.

  • Inkscape (gomendatua), Illustrator, Corel Draw
  • EazyDraw (Mac)

Bestalde, SVG irudia testu edo kode editore batean ireki daiteke, Notepad-en adibidez, eta kodean aldaketak egin, testuetan, adibidez.

Zein erabiliAldatu

  • JPG eta PNG irudiak egokiak dira argazkiak igotzeko.
  • SVG irudiak egokiak dira kolore lauak eta lerro sinpleak dituzten eskemak, marrazkiak, ikonoak eta mapak igotzeko.
  • Formatu nahasiak (SVGk ere formatu nahasi gisa funtzionatzen du) egokiak dira argazkien antzeko atzeko planoa duten eta aurrean elementu bektorial sinpleak eta testuak dituzten irudietarako. Adibidez: Aquitani_tribes_map-fr.svg

Testua ala trazatutako testuaAldatu

Ez dira gauza bera.

Testua testu moduan gordeko da. Beti editatu ahal izango da eta berridatzi. SVG-a notepad-arekin irekitzen badugu, hor testua egongo da. Testuak, Ordenagailuan instalatuta ditugun iturri tipografikoak erabiltzen dira hizkiak eta zeinuak irudikatzeko. Gure ordenadorean instalatuta dugun iturri tipografiko bat erabiliz idatzi badugu testu bat irudi baten barruan eta gero, irudi bera, beste ordenagailu batean irekitzean, ordenagailu horrek ez badu iturri tipografiko berdina sisteman instalatuta, orduan programak letra-iturria aldatuko dio gure testuari eta hizkiak beste itxura batez ikusiko dira.

Baina programa batzuetan (Inkscape, Illustrator...) testua "trazatzen" da. Testu hori, testu itxura izango du baina marrez osatuta egongo da; hau da, marrazki bat izango da testu itxurarekin. Horrela edozein ordenagailutan berdi-berdin ikusiko da beti. Baina aurrerantzean ezin izango da testu hori berridatzi eta testu trazatuta duen artxiboak gehiago pisatuko du.

Zer igo Wikipedia CommonseraAldatu

Irudi bat bit mapa soila bada, ezin da svg formatuan gorde eta Wikipedia Commonsera igo. Hori "fake svg" da.

  • JPG edo PNG bat euskaratu nahi baduzu, JPG edo PNG moduan gorde eta igo behar duzu Commons-era, ez SVG moduan.
  • SVG bat euskaratu nahi baduzu, gorde eta igo Commons-era SVG moduan. Horretarako Inkscape erabil daiteke. Testu editore sinple batekin ere alda daitezke testuak. Ikusten den kodea-zopa horretan murgildu, bilatu, aldatu nahi dituzun izenak edo hitzak eta gorde berriz svg formatuan. Baina, kontuan izan, arazo bat izan daitekela, euskarazko hitza, jatorrizkoa baino pixka bat luzeagoa izatea, orduan gerta daiteke testua nahi ez dugun zerbaiten gainean kokatzea. Diseinu landuagoa egiteko, Inkscape erabili eta letrak trazo gisa gorde behar dira, formatoak eta tipografiak gordetzeko.
  • Beste aukera bat euskaratzeko: JPG edo PNG jaitsi, beste hizkuntzetan dagoen testua ezabatu (Bitmap irudietarako editore bat erabiliz). Testuak ez dituen raster irudia Inkscapean inportatu diteke eta marrazki horren gainean, testua idatzi behar da. SVG formatuan gorde eta igo.
  • SVGaren kodea ondo ezagutzen duenak, euskarazko bertsioari dagozkion kode-lerroak gehitu ditzake artxibo eleanitz batean. Horrela egin da adibidez Illu_mouth.svg irudian
 
Illu_mouth.svg artxiboaren XML kodea ikusten da Notepad aplikazioarekin irekitzean. Oriz nabarmenduta dago euskarazko bertsioa. Gorago eta beherago, beste hizkuntzetako bertsioen kodea. Hizkuntza bateko bertsioa <g systemLanguage="xx"></g> etiketen artean definitzen da.

Ohiko akats bat: SVG-a igo eta lauki txuriak ikusten dira testuaren ordez edo ez da ezer ikustenAldatu

Bi testu-kutxa mota daude irudi bektorialen edizio-programetan: Testu jariokorreko kutxa eta lerro bakarreko testu-kutxa.

  • Testu jariokorreko kutxa ez da handitzen testu kopuruari egokitzeko. Erabiltzaileak zabalera definitzen du beraz: erabiltzaileak, behe eskuineko izkiñatik "tiratuz" zabaldu edo txikitu behar du kutxa testua egokitzeko. Testua idazten duen bitartean, idazten duen kopurua, kutxaren zabaleran sartzen ez bada, orduan lerro berriak sortuko dira beherago eta testua lerro horietan idazten jarraituko da automatikoki. Testu-kutxa mota hau paragrafoak idazteko erabili ohi da. Horrelako testu-kutxak sortzeko, Inkscapean, testuak sortzeko tresna aukeratu behar da, ondoren, klikatu testua idazten hasi nahi dugun tokian eta, xaguaren ezkerreko botoia askatu gabe, kutxaren behe-eskubiko izkina arrastatu beharko dugu.
  • Lerro bakarreko testu-kutxa testu kopuruaren arabera zabalduko da, baina beti horizontalki, lerro berriak sortu gabe. Behin klikatu eta askatu egiten da testu-kutxa hau sortzeko.

Wikipedia Commons-ek ez du ondo irudikatzen testu jariokorreko kutxa, eta hizkien ordez, lauki txuri batzuk marrazten ditu. Hori konpontzeko, SVG-a berriz Inkscapena ireki eta testu hori aldatu beharko da.