Lagenina
Lagenina subordena foraminifero bentonikoen subordenetako bat da. Espezie guztiek pareta monolamelarra edo multilamelarra dute, baina lamelek ez dute guztiz estaltzen. Pareta kaltzitikoa da, zulo txikiekin. Kristalek estalki organikoa izan ohi dute. Oskolak kiribilduak edo ez-kiribilduak izan daitezke eta irekidura orokorrean bukaeran egonten da, zimurdura erradial batzuetan kokatzen delarik.
Lagenina | |
---|---|
Goi Siluriar-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Foraminifera |
Ordena | Lagenida Delage & Hérouard, 1896
|
Azpibanaketa | |
Sistematika
aldatu1987tik aurrera 2 superfamilia, 10 familia eta 220 genero bereiztea proposatu da. Superfamiliak honakoak dira:
- Lagenina
Eboluzioa
aldatuHelen Tappan eta Alfred Loeblichen arabaera Lageninaren eboluzioa, Involutinina eta Miliolinarena bezala, Fusulinina subordenetik egin zen. Lagenina azkar agertu zen, Siluriarrean edo Karboniferoan, baina Triasikorarte urriak izan ziren.
Jurasikoaan Nodosarioidearen barruan Nodosariidae familiak hartu zuen abantaila, Nodosaria, Pseudonodosaria, Dentalina, Laevidentalina, Pyramidulina eta Frondicularia generoekin.
Erreferentziak
aldatu- TAPPAN, H. eta LOEBLICH, A. R. Jr. 1988. Foraminiferal evolution, diversification, and extinction. Journal of Paleontology. 62(5), 695-714,
- MICROPALEONTOLOGIA. Molina, Eustoquio - 2º ed. Zaragoza: Prensas Universitarias de Zaragoza, 2004.