Lacqeko gas natural-hobia Akitania Berrian dago, Bearnon hain zuzen ere. 1950ean aurkitua, Total S.A. enpresak kudeatzen zuen, Lacqeko gas-hobiaren hasierako erreserba guztiak 251 km3 ingurukoak zirela kalkulatu zuten. 1958an gas naturala eta kondentsatuak ekoizten hasi zen, 35×105 m3 inguruko ekoizpen tasarekin.[1] 2013an ekoizteari utzi zuten.

Lacq (gas-hobia)
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Koordenatuak43°25′N 0°38′W / 43.41°N 0.63°W / 43.41; -0.63
Map
KudeatzaileaTotalEnergies TotalEnergies

Geologia

aldatu

Gas-hobia tranpa estruktural bat da, Akitaniako arroaren hegoaldea osatu zuen antiklinalean kokaturik. Kretazeoan hasi eta Tertziariora arte, iparraldean Arzacq sinklinala eta hegoaldean Pirinioetako mendi-oinen aurrean Eozenoko flyscha dituela.[2] Hobia 16 km luze eta 10 km zabal da.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Lacq Gas Field, France» datapages.com.
  2. Winnock, E., and Pontalier, Y., 1970, Lacq Gas Field, France, AAPG Memoir 14: Geology of Giant Petroleum Fields, Tulsa: AAPG, pp. 370 and 386.

Kanpo estekak

aldatu