La consagración de la primavera

La consagración de la primavera (euskaraz Udaberriaren sagara), 2022ko Fernando Franco García espainiarrak zuzendutako drama film bat da. Valeria Sorolla, Telmo Irureta eta Emma Suárez aktoreek antzeztu zuten.

La consagración de la primavera
Jatorria
Argitaratze-data2022
Estreinaldi-data2022ko irailaren 21a
IzenburuaLa consagración de la primavera
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena109 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Fernando Franco
Gidoigilea(k)Fernando Franco
Antzezlea(k)
Valèria Sorolla (en) Itzuli
Telmo Irureta
Emma Suárez
[[Kategoria:Valèria Sorolla (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
EdizioaMiguel Doblado Chacón (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt10602182 Filmaffinity: 356144 Edit the value on Wikidata

2022ko Donostiako Zinemaldian lehiaketarako atal ofizialera aurkeztu zen.

Argumentua aldatu

Espainia, Madril, Laura (Valeria Sorolla) hiriburura iritsi berria den, unibertsitatean Kimika ikasten duen eta bertako Ikasleentzako Ostatu batean bizi den neska gaztea da. Bakarrik eta diruz eskas, unibertsitate bizimodura egokitu eta bere ziurtasungabeziak gainditzen saiatzen ari da. Gau batez, ezustean, David (Telmo Irureta) ezagutuko du, burmuin-paralisia duen eta Isabel (Emma Suárez) amarekin batera bizi den mutil gaztea. Laura eta Davidek elkarren arteko konfidantzazko harreman bati ekingo diote, harreman honek Laurari bere konplexuak gainditu eta helduzaroaren etapa berriari aurre egiten lagunduko dio.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu