La Viuda Negra

musika taldea

La Viuda Negra musika taldea, Iruñeko lau emakumek osatu zuten 1990. urtean.[1] Aurrez, Matraka taldean aritutakoak ziren gehienak. Ondorengoak ziren partaideak: Christel Teruel, Malos Tratos taldean aritutakoa, (ahotsa, koruak, kitarra elektrikoa eta kitarra akustikoa), Janis Ortiz de Zarate, Matraka taldeko kide ohia, (kitarra elektrikoa), Pury Alzelai, Belladona eta Matraka taldeetako kide ohia, (baxua eta koruak) eta Eva Fernandez , Piskerra taldean aritua eta ondoren Lambrettos taldeko kidea (bateria, perkusioa eta koruak).

La Viuda Negra
Datuak
JatorriaIruñea
Musika motaRock melodikoa
Urteak1990 - 1999
Taldekideak
Puri Alzelai

Christel Teruel Eva Fernandez

Janis Ortiz de Zarate

Diska bakarra grabatu zuten Clan Recods disketxearekin[2], La Viuda Negra taldearen izen bera jarri zioten diskari. Diska grabatu ondoren taldea desegin zen 1999an. Taldea desegindakoan diska bera ere merkatutik kendu zuten taldearen managerraren eta diskaetxearen artean izandako arazoengatik. Dena den, 5000 kopia saltzea lortu zuten. [3]

Rock melodikoa egiten zuten, eta beraien influentzien artean zeuden Tahures Zurdos bezalako musika taldeak. Las Grecas taldearen eta Dinaramaren kantuen bertsio rokeroak ere egiten zituzten.[4]

2013an berriz elkartu zen taldea, Burlatan Josetxo Ezponda musikagilearen omenezko kontzertu batean parte hartzeko.[5] El Ansia de la Viuda izena hartu zuen taldeak[2].

Sariak

aldatu

Bilbo Hiria pop-rock lehiaketaren VII. edizioan finalista izan zen taldea.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Alejos, Nerea. (2022-05-15). «Fallece Christel, música navarra y voz de Malos Tratos y La Viuda Negra» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Fallece Christel Teruel, emblemática música navarra de grupos como La Viuda Negra o Malos Tratos» Los Mejores Rock 2022-05-19 (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  3. (Gaztelaniaz) «La Viuda Negra» SUENA - Sonido Navarra 2018-11-07 (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  4. «Pop Español» www.lascallesdelpop.net (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  5. (Gaztelaniaz) BEORLEGUI, por J. ÓSCAR. (2013-08-31). «En recuerdo de Josetxo Ezponda Actuaciones de la Viuda Negra, Tensión y la Woodstock Band & amigos» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).

Kanpo estekak

aldatu