Ireki menu nagusia

Matraka (musika taldea)

Artikulu hau Iruñeko rock taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Matraka (argipena)».

Matraka 1980eko eta 1990eko hamarkadetako rock talde nafarra izan zen, emakumez osatua, euskaraz eta gaztelaniaz kantatzen zuena.

Matraka
Datuak
Jatorria Iruñea (Nafarroa)
Musika mota Rock
Urteak 1987-1991
Produkzioa
Diskoetxea(k) Oihuka
Taldekideak
Josebe Garialde
Puri Alzelai
Maria Cerrato
Janis Ortiz de Zarate

Belladona rock taldea desegin ondoren sortu zen, 1987. urtean. Aurora Beltran kantariak Tahures Zurdos banda sortu zuen, baina beste hiru partaideek proiektu propio hau, Matraka, sortu zuten Iruñeanː Josebe Garialde (ahotsa), Puri Alzelai (baxua) eta María Cerrato (bateria). Laugarren partaide bat ere gehitu zitzaien, Janis Ortiz de Zarate (gitarra).[1]

Bi disko kaleratu zituzten, "Gure salaketa" (1989) eta "Beldurrik ez" (1991), Oihuka disketxearekin.[2] Bigarren diskorako, formazioa aldatu egin zen.

Matraka desegin zenean, Puri eta Janis bikotea La Viuda Negra taldera igaro ziren.

ErreferentziakAldatu

  1. Grupos Nacionales Nuevaola80: Matraka . Noiz kontsultatua: 2018-02-07.
  2. En Un Barco Chino (2016-10-01) Nuklearrak, Matraka (Beldurrik ez, 1991) . Noiz kontsultatua: 2018-02-07.