Belladona (musika taldea)

Artikulu hau rock taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Belladona (argipena)».

Belladona 1980ko hamarkadako rock talde nafarra izan zen, emakumez osatua, gaztelaniaz kantatzen zuena.

Belladona
Datuak
JatorriaIruñea (Nafarroa)
Musika motaRock
Urteak1982ʔ-1987
Produkzioa
Diskoetxea(k)Elkar
Taldekideak
Josebe Garialde
Puri Alzelai
Maria Cerrato
Aurora Beltrán
Discogs: 117428 Edit the value on Wikidata

1980ko hamarkadaren hasieran elkartu ziren Iruñean taldeko lau partaideakː Aurora Beltrán (gitarra), Josebe Garialde (ahotsa), Puri Alzelai (baxua), María Cerrato (bateria). Aurretik Pabellón Negro, Yo que sé eta beste talde batzuetan ibilitakoak ziren musikari hauek, bazuten eskarmentua.[1]

Diskoa eta abesti arrakastatsuena aldatu

1986 argitaratu zuten beraien disko luze bakarra, "Las mujeres y los negros primero". Urteko otsailean ekoiztu zuten Elkar estudioetan, Cesar Ibarretxeren laguntzarekin[2]. Diskoaren portada eta zabalkunderako argazkiak Dora Salazar artistak egin zituen. Fiebre taldeko partaide batzuek ere parte hartu zuen ere diskoan.

Disko hartako eta Belladonaren kantutegiko abestirik ospetsuena 'Te hará sentite mejor' izan zen, lelo ezagunekoaː

Una noche de amor
Te hará sentirte mejor
yo ya quisiera
subamos la escalera
vamos a hacer el amor

Kantu horren bi bertsio grabatu zituzten, bata 'Iruña for Katakrak' izeneko maketa kolektiborako[3], eta bestea diskoan joan zena.[4] Taldea desegin ondoren Aurora Beltranek bere erreportarioan jarraitu zuen kantu honek, izenburua aldatutaː Una noche de amor.

Diskoa atera eta hurrengo urtean desegin egin ziren, 1987an. Aurora Beltranek Tahúres Zurdos taldearekin ibilbide propioari ekin zion, eta beste hiru partaideek Matraka proiektuari ekin zioten, euskaraz eta gaztelaniaz kantatu zuen taldea sortu zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. «NESKEN MATXINADA (I. Zatia), RIOT GRRRL» www.entzun.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  2. Katea, Euskal Musika. (2013-12-31). «EUSKAL MUSIKA KATEA: BELLADONA» EUSKAL MUSIKA KATEA (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  3. Euskal Maketak. (2017-01-17). BELLADONA - Una noche de amor (Iruña for Katakrak). (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  4. MecagoendiosPunk. (2011-01-13). Belladona - Te hará sentirte mejor. (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).

Kanpo estekak aldatu