La Quadra dorretxea

eraikitako euskal ondare nabaria Gueñesen

La Quadra dorretxea edo La Cuadra Gueñesko Quadra-Lakabex auzoan dagoen Erdi Aroko eraikina da.

La Quadra dorretxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Mena Haranako bidea Mena Haranako bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGueñes
Koordenatuak43°13′19″N 3°01′14″W / 43.22186°N 3.02067°W / 43.22186; -3.02067
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea15

Deskribapena

aldatu

Dorrea ohikoa den baino gotorleku osatuagoa da, 20 metroko dorreaz gain inguruko harresia eta eraikin laguntzaileak baititu, baina gaztelu mailara iritsi gabe. Multzo osoko oinplanoak 19,40 x 18,60 m ditu. Dorrea bera karratua da, eta hormak harlangaitzez eginda daude, izkinetan izan ezik, harlandua erabili baitzuten. Hiru solairu ditu, eta ohikoa zena, behekoa korta, biltegia eta beharrezkoa zenean, ziega moduan erabiltzen zuten. Lehen solairua, berriz, eguneroko bizitza egiteko erabiltzen zuten jabeek. Azken edo goiko pisua gela bakarrak osatzen zuen. Kanpoaldean leiho erdipuntukoak antzematen dira, eta leihotxo konopial batean Salcedo eta Zamudiotarren armarriak. Dorrearen barruko egiturak egurrezkoa jarraitzen du izaten, eta teilatua piramide itxurakoa da gaur egun.[1].

Historia

aldatu

XV. mendeko eraikina da, erdialdekoa seguruenik, eta izen bereko sendiari zegokion, Oinaztarren bandoari atxikita Erdi Aroko leinuen arteko borroketan. 2012 urtean Kultur Ondasun gisa sailkatua izan zen.[2]. 2017-2018 urteetan eraikina zaharberritu dute.

Erreferentziak

aldatu
  1. González Cembellín, Juan Manuel.- Torres de las Encartaciones. [Bilbao]: Diputación Foral de Bizkaia, Departamento de Cultura, 2004.
  2. 2/2012 DEKRETUA, urtarrilaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegotik pasatzen den Donejakue Bidearen zatia Monumentu Multzoa kategoria barruan, Kultur Ondasun gisa sailkatu zuten, Buletina: 2012-07-27a

Kanpo estekak

aldatu