La Kora
La Kora Bilboko abesbatza feminista da. 2015ean sortu zen eta 2017an atera ziren kalera lehendabiziko aldiz. Ekimena Patricia Verdesek abiatu zuen, Madrildik Bilbora bizitzera etorri zenean, berak ordura arte Entredós abesbatzan parte hartzen baitzuen. Bilboko Irala auzoan du entseguak egiteko lokala, Hego Etxean. Errepertorio eta ideologia feministak ditu eta ekitaldi askotan parte hartu ohi du: Martxoaren 8ko protestetan, Emakumeen Mundu Martxan edo LGTBI kolektiboen ekintzetaz gain, Irala auzoaren parte izaten saiatzen da.[1][2]
La Kora | |
---|---|
Datuak | |
Urteak | 2015 |
Errepertorioa
aldatuLa Koraren errepertorioa indarkeria salatzen duten edota feminismoa sustatzen duten abestiek osatzen dute. Gai feministak koruaren elaborazioak izan ohi dira pieza tradizionaletatik abiatuta haien bertsioak sortzen dituztelarik, nahiz eta Silvia Palumbo konpositore eta abeslari argentinarraren edo Zea Maysen abestiak ere abesten dituzten.[3][4]
Emanaldiak
aldatuMartxoak 8 egunean
aldatuLa Kora abesbatzak parte hartzen du 2018. urtea geroztik Martxoak 8 eguneko ekitaldietan.[5] [6][7] La Kora-ko kideek harrera egin zioten Bilbon 2018ko greba feministan goizez antolaturiko manifestazio-buruari. Bertan abestu zuten 1963ko Chicho Sánchez Ferlosioren A la huelga abestiaren bertsioa eta bideoa biral bihurtu zen. [8][3][9]
Euskal Herriko Jardunaldi Feministetan
aldatu2019ko azaroaren 1ean Euskal Herriko 5. jardunaldi feministetan parte hartu zuen.[10]
Santa Agata bezperan
aldatu2020ko Agate Deuna bezperan Bilboko kaleetan barna koplak abestu zituzten, Ageda bezpera pagano eta feminista aldarrikatuz.
Hau izan zen haien adierazpena:[11]
"Santa Ageda bezpera honetan, Kora-ko emakumeak ere gure makilekin kalera ateratzen gara abestera, kontzientziak astintzera, tradizio bat berrikustera, zeinaren jatorria, izatez, aldareetara igotako indarkeria matxistaren eta zapalkuntzaren historia den.
Esanahi ezberdina berreskuratu nahi dugu, lehenagokoa, kristautasunaren aurretik ere Euskal Herrian errito eta jai paganoak ospatzen ziren eta. Neguaren erdialdean, otsailean, jendea kantatzera irteten zen eta makilekin lurra jotzen zuten erritmikoki, Ama Lurra esnatzeko neguko solstizioaren ondoren.
Gaur, guk gure bularrak betez abesten dugu eta Agedaren tortura salatzen dugu. Haren oroimenez abesten dugu eta gure makilekin sinbolikoki kontzientziak astintzen ditugu. Beragatik, gugatik eta isilarazitako emakume guztiengatik abesten dugu eta ironiaz eta lotsagabekeriaz egiten dugu, geure hitzekin, gure askatasun eta bizitza nahiak airera botaz."
Eta hauek abesturikoaren hitzak:[12]
"Ageda bezpera pagano eta feminista
Santa Ageda bezpera dugu,
Euskal herriko ohitura,
Aterik ate kantari gatoz
Zuen arima astintzera.
Bularrak moztea indarkeriaz
Ez da ospatzeko gauza,
Makilen kolpez salatzen eta
Oihukatzen dugu egia.
Agate izeneko emakumea
Beti gure memorian,
Andrak bizirik eta libreak
Hori denon zoriona.
Otsailaren hasiera honetan
Elkarrekin goaz kalera,
Gure bularrak puzten ditugu
Abesteko nahi duguna.
Orain bagoaz alde egitera
Agur eta esker mila,
Gure kopla berriak zuentzat
Berriro hurrengo urtean.
Aire berria, udaberria
Laster hemen izango da,
Esna dezagun gure Ama Lurra
Eta zain dezagun elkar.
Bat, bi, hiru, IEUUUP!!"
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «La Kora con Delantal» Sarean (Noiz kontsultatua: 2020-02-08).
- ↑ «El coro feminista La Kora de Bilbao se abre a nuevas incorporaciones» andra.eus 2019-09-03 (Noiz kontsultatua: 2020-02-08).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) eldiario.es. «Esta es la letra del cántico feminista que estremeció las manifestaciones del 8M» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-08).
- ↑ «Bilbao.eus, Agenda, Bilboko Udal Agenda, Kontzertua. Gypsy Jazz Jam Session. / Kontzertua. Silvia Palumbo (Argentina) + La Kora (Bilboko Koru Feminista).» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Resaca feminista: las mujeres de Bilbao cantan a la revolución» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««El 8-M volveremos a tomar las calles porque el sistema no cambia»» El Correo 2019-02-23 (Noiz kontsultatua: 2020-02-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Etxea, Ecuador. (2018-03-08). «Huelga histórica del Movimiento Feminista en Bilbao» Ecuador Etxea (Noiz kontsultatua: 2020-02-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La emocionante canción final en la manifestación feminista de Bilbao» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) La emotiva canción de la marcha de mujeres de Bilbao. (Noiz kontsultatua: 2020-02-08).
- ↑ «Euskal Herriko Jardunaldi Feministak» Bizkaiko Hitza 2019-11-01 (Noiz kontsultatua: 2020-02-08).
- ↑ Abesbatzaren adierazpena 2020ko Ageda bezperan.. 2020-02-09 (Noiz kontsultatua: 2020-02-08).
- ↑ 2020ko Ageda bezperan Bilbon abesturiko koplen hitzak.. 2020-02-09 (Noiz kontsultatua: 2020-02-08).