La Bullonera Aragoiko musika bikotea zen, 70eko hamarkadan oso aktiboa. Protesta abestia eta herri folklorearen bertsioak egiten gailendu zen, sarritan ironiaz eta satiraz betetako letrekin.[1]

La Bullonera
Bikotea Espainiako Partidu Komunistaren festan, 1978an.
Datuak
JatorriaAragoi
Musika motaFolk
Urteak1973 - 1980
Taldekideak
Javier Maestre
Eduardo Paz
Informazio gehigarria
Musicbrainz: fb5d45f1-1127-4843-898b-7abc5b5fcf19 Discogs: 1936107 Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Hasierako izena Vientos del Pueblo zen, baina formazioan hainbat aldaketa egin ondoren, Aragoiko La Bullonera izenpean izendatu zen eta Javier Maestre eta Eduardo Pazek osatu zuten.

1973ko martxoaren 6an Aragoiko I. Kultur Astean parte hartu zuten, Tomás Bosque, José Antonio Labordeta edo Joaquín Carbonell mailako artistekin batera. 1976ko maiatzaren 9an Aragoi ordezkatu zuten Labordetarekin batera Herri Iberikoen Jaialdian.

1980ko Punto albuma plazartu ondoren banandu egin ziren, nahiz eta noizbehinka emanaldi zehatzetarako biltzen jarraitu zuten. Eduardo Pazek La Bullonera gisa jarraitu zuen.[2]

Haien abestien artean «Ver para Creer» izango zen ezagunena. Abestia Aragoiko herri ereserkia bilakatu zen. Hitzak José Antonio Rey del Corralek idatzi zuen.

Diskografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu