Ireki menu nagusia
Kyokushinkai.svg

Kyokushinkai (Kyokushinkai, Azken Egiaren edo do Behin Betiko Egiaren Elkartea) Masutatsu Oyama, japoniar-korear arte-martzial irakasleak 1953. urtean sortutako karate mota da.

Karate mota honen filosofia bakoitzaren hobekuntza pertsonala buruaren eta gorputzaren kontrolean oinarritzen da. Helburua borroka errealean efikazia hobeagoa lortzea da. Karate honetan nabarmentzen da haren gogortasuna, diziplina eta entrenamendu gogorrak. Gaur egun gehien praktikatzen den karate mota da, 40 milioi praktikanteekin.

Eduki-taula

EraginakAldatu

Kyokushinkairen sortzailea, Masutatsu Oyama, esperientzia handia lortu zuen gorputzeko borroka bere bizitzan zehar. Hegoaldeko korean egon zen bitartez kung fu-a praktikatu zuen irakasle txinatar batekin. Geroago Japoniara emigratu zuenean boxeoa eta karate Shotokan ikasi zuen, Gichin Funakoshirekin, Shotokan-en sortsailea. Gerriko beltza 4. danera heldu zenerarte. Geroago Daito-Ryu Aiki Jujutsu egin zuen, Kotaro Yoshida irakaslearekin, eta beste karate mota, Goju Ryu, So Nei Chu koreañoarekin. Geroago Masahiko Kimura judoka ezagutu zuen, nor konbentzitu zion judoan hasteko. Wasedako unibertsitateko judo taldean parte hartu zuen, eta, berriz gerriko beltzera 4. danera heldu zen.

Karate mota hau sortzeko Oyamak bere bizitzan zehar egindako arte-martzialetan inspiratu zen, Shotokan, Goju Ryu, Boxeoa, Judoa eta ondoren Muay Thay, bere ideiak garatzeko.

Karate kyoukushin-ean protekzio barik borrokatzen da, aurkariaren parean, kolpeak oso gogor emanez, aurkariaren konortea galtzeko, eta "knock out" / K.O. lortuz. Karate praktikante hauek, oso gogorrak bihurtzen dira, kolpe asko eutsiz, eta askoz gehiago emanez. Karate honen bitxikeria kolpeak aurpegian bakarrik ostikada batekin eman ahal dira, inoiz eskuekin.

Kolpeak Kyokushinkai motan gogor handiz egiten dira. Okinawako karate klasikoaren filosofia jarraituz: ichigeki hissatsu edo, kolpe bat, garaipen bat. Oraindik indarrean dagoena Oyamaren ikasleentzako. Oyamak bizirik zegoenean esan zuen 1000 pasa behar zirela hesiberri bat izateko, eta 10000 irakaslera heltzeko.

Gaur egun, Akiyoshi (Shokei) Matsui Oyamaren ikaslea honen xedez arduratzen da, IKO (International Karate Organisation).

Kyokushinkai motaren jatorriaAldatu

1964an, Oyama sortu zuen haren Munduko Sede, Kyokushinkai izena hartuz, esan nahi duena Egia altuagoaren eskola (Kyoku:altuena; Shin: egia edo errealitatea). Kyokushinkai karate Shotokanaren kolpeak ditu, gorputzeko indarra eta mugimendu zirkularrak Goju Ryurenak, geroago Muay Thaietik, judotik eta boxeotik ostikada baxuak sartu zituen. Hortik ahurrera 120 herrialdeetara hedatu zen, munduko arte-martsialeko xederik handienetariko bat bihurtu da, Japonen ere.

Teknika eta EntrenamenduaAldatu

Kyokushina, karate-do mota tradizional bezala, (kihon) teknikan oinarritzen da, forma (kata) eta borrokan(kumite).

Kihonen JatorriakAldatu

Teknika Shotokan eta Goju Ryu karate motetik dator, baita boxeo, judo eta muay thaietik.

Kyokushinean irakaslea ikasleak prestatzen ditu lehengo minututik borrokarako. Lege asko ditu lesio larriak ez izateko.

Kihon Geiko edo teknika basikok egiten dira, teknika hauek bitan bananduta daude:

Ate Waza, non ikaslea ikasten eta praktiktzen ditu kolpeak eta kolpeak geldiarazten eskuekin.

  • Ate Waza, non ikaslea ikasten eta praktiktzen ditu kolpeak eta kolpeak geldiarazten eskuekin.
  • Geri Waza non ikaslea ikasten ditu ostikadak eta kolpeak hankekin.

Kata (Forma)Aldatu

Iparaldeko KatakAldatu

Kata basikoak:

Taikyoku Katak:

  • Taikyoku sono ichi ura
  • Taikyoku sono ni ura
  • Taikyoku sono san ura

Pinan Katak:

  • Pinan sono ichi
  • Pinan sono ni
  • Pinan sono san
  • Pinan sono yon
  • Pinan Sono Go

Berdinak baina birekin:

  • Pinan sono ichi ura
  • Pinan sono ni ura
  • Pinan sono san ura
  • Pinan sono yon ura
  • Pinan sono go ura

Beste katak:

  • Naihanchi, edo (teki sono ichi, teki sano ni, y teki sono san)
  • Passai, edo (Bassai Dai)
  • Kanku, edo (Kanku Dai).
  • Sushiho, edo (Gojūshiho)

Hegoaldeko KataAldatu

Kata basikoak:

  • Gekisai Dai
  • Gekisai Sho
  • Sanchin
  • Tsuki no kata

Bestekatak:

  • Tensho
  • Saifa
  • Seienchin
  • Seipai
  • Yantsu

Berezko katakAldatu

Oyama hil ondoren beste kata batzuk sortu ziren, ostikadak nabarmentzeko.

  • Sokugi taikyoku sono ichi
  • Sokugi taikyoku sono ni
  • Sokugi taikyoku sono san

Kata hau Sosai Oyamak sortu zuen Japoneko smaurai baten ohorez, Miyamoto Musashi.

  • Garyu