Kwajalein atoloia (Marshalleraz: Kuwajleen) Marshall Uharteetako Errepublikaren parte da.[1] Atoloiko uharterik hegoaldekoena eta handiena Kwajalein Uhartea da. Ingelesez hitz egiten duten herritar gehienek (1.000 inguru Estatu Batuetako langile zibil gehienak) izen labura erabiltzen dute maiz: Kwaj. Atoloiaren azalera, guztira, 6 milia karratu (16 bat kilometro koadro) baino gehixeago da. Ralik-en katean dago, 2.100 milia nautiko (3.900 km) Honolulutik (Hawaii) hego-mendebaldera.

Kwajalein atoloia
Datu orokorrak
MotaAtoloi eta lurraldeko administrazio-erakunde
Azalera16,39 km²
Geografia
Map
Koordenatuak8°43′N 167°44′E / 8.72°N 167.73°E / 8.72; 167.73
UTC orduaUTC+12:00 eta Pacific/Kwajalein (en) Itzuli
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaRalik Chain (en) Itzuli

Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadak base bat sortu zuen Kwajalein uhartean Bigarren Mundu Gerran, bertan izandako guda latzaren ondoren. Prinz Eugen gurutzaontzi alemanaren azken atsedenlekua izan zen, 1946an Operation Crossroads proba nuklearretik osorik atera ondoren. 1950ko hamarkadan, AEBetako armadak basea hartu zuen Nike Zeus misil antibalistikoen programaren parte gisa, eta harrezkero atoloia mota guztietako misilen probetarako erabili izan da. Gaur egun, Ronald Reagan Misil Balistikoen Defentsarako Proben Zentroa han dago, hainbat radarrekin, jarraipen-kamerekin, misil-jaurtigailuekin eta uharte askotan banatuta dauden laguntza-sistemekin. Posizionamendu Globaleko Sistemaren (GPS) nabigazio-sistemaren funtzionamendua kontrolatzeko erabiltzen diren bost estazioetako bat Kwajaleinen dago.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu