Kvasir eskandinaviar mitologiako jainko bat da. Jainko guztien listutik sortua izan zen, honela, Vanir jainkoen artean jakintsuena bihurtuz. Bi anaik, Fjalar eta Galar nanoek, euren leizean oturuntza batetara gonbidatu eta hil egin zuten. Nanoek, jainkoaren odola eztiarekin nahastu eta mantendu egin zuten. Nahasketa artzitu eta olerkariak inspiratzen zituen ezti-ura bihurtu zen.

Kvasir
Eskandinaviar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
KidetzaÆsir

Beranduago, Gilling eta honen emaztea hil zituzten. Gillingen seme zen Suttungek, bere gurasoen heriotzagatik haserre, nanoak itsasora eraman zituen eta itsasgorak estaliko zuen arrezife batean jarri zituen. Nanoek, ezti-ura eskaini zioten euren bizitzaren truke. Suttungek ezti ura hartu zuen, bere etxera eraman, mendi baten erdian ezkutatu eta bere alaba Gunnlodi, hura zaintzeko eskatu zion.

Odinek, ezti-ur hura lortzea erabaki zuen, eta Suttungen anaia zen Baugirentzat lan egin zuen uda oso batez, eta, ondoren, ezti-ur tragoxka bat eskatu zuen. Baugi, mendian zulatuz ezkutatu zen, eta Odin, suge bihurtu eta narrasean joan zen. Barruan, Gunnlod, Suttungen alaba, ezti-ura zaintzen ari zen, baina Odinek, hiru tragoxka emateko konbentzitu zuen. Odinek ezti-ur guztia edan zuen, arrano bihurtu eta ihes egin zuen.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.