Kultura Ondare ukiezin

kultur ondare mota
Kultura ondare ukiezin» orritik birbideratua)

Kultura Ondare ukiezina[2][3], Kultura Ondare immateriala[4][5][6], Kultura Ondare ez-materiala[7] edo Kultura Ondare Materiagabea[8] materiala ez den kultura ondarea da. Ondare horrek balio handiak jasotzen ditu: historikoak, kulturalak, tradizionalak.... Hori guztia babestea, modu batez, sormen iturriak eta herrien nortasunak babesteko modu bat da, eta ondorioz, hainbat lege eta ekimen publiko eratu dira babesa emateko eta zabalkundea sustatzeko.

Capoeirak UNESCOren Gizarteriaren Ondarea aitortza jaso zuen 2014an[1].

Legezko babesa aldatu

Adibidez, UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendapenaren bidez egiten die aitortza ondare mota honetako mundu osoko hainbat espresiori[9]. Aldi berean,estatu askok legedia garatu dute propio, kultura immateriala babesteko, sustatzeko eta ezagutarazteko. Baina beste erakunde publikok ere bere legedia eta bere tresnak garatu dituzte kultur ondare mota hori babesteko. Frantziak, 500 adierazpen zerrendatuak zituen 2024ko urtarrilean[10].

 
Bertsularitza kultura-ondare immaterialaren katalogoan sartu zuen Frantziako Kultura Ministerioak 2022an[11][12].

Kultura ondare ukiezina, ukiezina den kultura ondasunen multzoa dela esan daiteke eta aldi berean, ondasun horiek babesteko instituzioek sortu dituzten lege-figura eta aitortza edo izendapen mota bat.

Definizioak aldatu

"Kultura ukiezina" terminoa 1982. urtean Mexikon egin zen Kulturaren Mundu mailako kongresuko (MONDIACULT) adierazpenean aipatu zen. Ofizialki adierazpen instituzional batean hitza erabiltzen zen lehenetariko aldia zen[13].

Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoaren web gunean, Kultur Ondare Immateriala honela definitzen dute:

"...kultur adierazpen bizi oro da, esanahi kolektibo partekatuei lotuta eta komunitate batean sustraituta dagoena. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen da, komunitateek eta taldeek etengabe birsortzen dute beren ingurunearen, naturarekiko elkarreraginaren eta historiaren arabera, nortasun- eta jarraitutasun-sentimendua emanez eta, horrela, kultura-aniztasunaren eta giza sormenaren errespetua sustatzen lagunduz. Eta bateragarria izan behar du dauden giza eskubideen nazioarteko tresnekin eta komunitate, talde eta gizabanakoen arteko elkarrekiko errespetuaren eta garapen iraunkorraren aginduekin."[14]

Kultur Ondare immaterialaren eremuak aldatu

Ondare mota honen espresioak eremu hauetan aurki ditzakegu[15]:

  • Produkzio-jarduerei, prozesuei eta teknikei buruzko ezagutza tradizionalak
  • Sinesmenak, jai-errituak eta beste zeremonia-praktika batzuk
  • Ahozko tradizioa eta hizkuntza-berezitasunak
  • Antzezpenak, antzezpenak, jolasak eta kirol tradizionalak
  • Musika- eta soinu-adierazpenak
  • Elikatzeko moduak
  • Soziabilitate kolektiboko moduak eta erakundeak

UNESCOren 2003an Parisen egindako bere 32. bileran, Kultur Ondare Ez-materiala Babesteko Konbentzioaren testua onartu zuen, eta bertan, Kultura Ondare ukiezinaren ezaugarri hauek zerrendatu zituen: Tradizionala, garaikidea eta aldi berean bizi dena; Integratzailea; adierazgarria eta komunitatean oinarri du[16][17].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «UNESCO - Decision of the Intergovernmental Committee: 9.COM 10.8» ich.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  2. «Euskaltzaindiak bi hitzaldi antolatu ditu Ondarearen Europako Jardunaldietan» Plazaberri. www.euskaltzaindia.eus 2020-09-23 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  3. «Ondare ukiezina. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  4. «Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  5. «Ondarea immateriala» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  6. «Reggae musika gizateriaren kultura ondare immaterial izendatu du Unescok» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  7. «Kultura Ondare ez-materiala» www.euskadi.eus (Kultura Ondarearen Zentroa. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila. Eusko Jaurlaritza) 2015-06-08 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  8. «Munduko hizkuntza-aniztasuna, gure ondare materiagabe nagusiari nola eutsi» Bat Soziolinguistika Aldizkaria 2022-01-14 (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  9. (Ingelesez) «UNESCO - What is Intangible Cultural Heritage?» ich.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  10. (Frantsesez) «Patrimoine culturel immatériel» www.culture.gouv.fr 2023-12-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  11. «Bertsularitza kultura-ondare immaterialaren katalogoan sartu du Frantziako Kultura Ministerioak» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  12. (Frantsesez) «L'inventaire national du Patrimoine culturel immatériel» www.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  13. (Gaztelaniaz) «UNESCO - 1982 - 2000: de MONDIACULT a “Nuestra diversidad creativa”» ich.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  14. «Kultur Ondare Immateriala» Museo Etnológico de Navarra (MEN) (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  15. «Kulturgest Bilbao. Ondare Kultural Immateriala: Kudeaketa eta babesa» UIK (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  16. (Gaztelaniaz) «UNESCO - ¿Qué es el patrimonio cultural inmaterial?» ich.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  17. (Frantsesez) «UNESCO - Qu’est-ce que le patrimoine culturel immatériel ?» ich.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu