Kulteranismoa metafora gogorrak, aipamen ilunak eta muturreko hiperboleak ezaugarri dituen literatura estiloa da. Haren jarraitzaileei kulterano deritze. Kulteranismoa Espainiako barrokoaren joeretako bat da. Sintaxia eta hiztegia latinari jarraituz osatu zituzten poeta kulteranoek, eta mitologia eta gai klasikoak ere asko erabili zituzten, betiere hizkuntza arruntetik aldendu nahiz. Gongorismo izena ere eman zitzaion, Luis de Góngora izan baitzen kulteranismoaren poetarik handiena. Poesia mota honek hizkuntzaren ahalmen sortzailea eta adierazkorra aberastu zituen; imitatzaileen eskuetan, ordea, eta estiloaren beraren iluntasunagatik, edukirik gabeko literatura bihurtu zen, eta kontrako asko izan zituen (Quevedo eta Lope de Vega, besteak beste).

Luis de Góngora, kulteranismoaren sortzailea, Velázquezen margolanean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu