Kuleshov efektua, zinemagintzaren munduan, 1920ko hamarkadan Lev Kuleshov errusiar zinemagileak frogatu zuen muntaia efektu bat da. Froga horretan ikuslegoari filmaketa bat erakutsi zion, horretan Ivan Mozzhujin aktorearen aurpegi neutro bat erakusten zuen sekuentziatxo bera tartekatzen zen hiru sekuentzien artean: zopa plater bat, hilkutxa bat eta jolasten zegoen neskato bat.

Ikusleek ikusi zuten Mozzhujinen aurpegiaren adierazpena aldatu egiten zela sekuentzia bakoitzean, nahiz eta sekuentzia bera izan, eta, beraz, egiaztatu zen sekuentzien muntaiak eragin handia duela eszena batean agertzen dena ikuslegoari azaltzerako unean.

Esperimentua

aldatu

1917ko iraultzaren ondoren, Kuleshov muntaia-tailer baten arduraduna izan zen, eta Vsévolod Pudovkin eta Serguéi Eisenstein zinegileak ikasle izan zituen.[1] 1922an Pudovkinek Leveshovekin batera egindako esperimentu bat deskribatu zuen, esperimentuarekin “Kuleshov efektua” zeritzona azaltzen saiatu zen. Esperimentuan, Pudovkin-en arabera, Iván Mozzhujin aktore ezagunaren aurpegi neutralaren lehen planoak aukeratu ziren, beste film batzuetako zati batzuk tartekatuta ez (baitzuten eskura manipulatzeko negatibo berririk).

Hiru konbinazio sortu ziren. Lehenbizikoan, zopa plater bat erakusten zen mahai batean, lehen planoaren ondoren, eta Mozzhujinek platera begiratzen zuela zirudien. Bigarrenean, platera hartu beharrean, emakume bat hartu zuten hilkutxa batean. Hirugarrenean, peluxezko hartz batekin jolasean ari zen neskatila baten hartunea erabili zen. Ondoren, konbinazioak ikusleen aurrean erakutsi ziren. Zoparen aurrean, jendeak sumatzen zuen Mozzhujinen aurpegia pentsakorra zela; hilkutxarekin Mozzhujinen aurpegian tristezia nabaritzen zuten ikusleek, eta neskatoa ikusita, bere peluxeko hartzarekin jolasean, Mozzhujin-ek irribarre egiten zuela iradoki zuten. Hiru kasuetan baina, Mozzhujinen aurpegiaren eszena berbera zen.[2] Kuleshov-ek "sorkuntza-geografia" deitu zion ikusizko narratiba koherente horren sorrerari, eta lehendik zegoen zenbait film-zatiren sorrerak zituen ondorioei.[1]

Teoria zinematografikoaren inplikazioa

aldatu

Kuleshov efektua funtsezkoa da zinemako muntaiaren estetikari buruzko eztabaidetan, zinemaren esanahia hartualdien ordenaren arabera ematen dela frogatzeko. Kuleshov-ek frogatu zuen sekuentzia batean hartualdien ordenak eragina duela pertzepzioan eta esanahian.[3] Kuleshov efektuaren oinarrizko premisa da esanahi zinematografikoa editatutako sekuentziaren funtzio bat dela, bere horretan hartualdiarena baino gehiago. Kuleshov-en hitzetan: “Hartualdien edukia berez ez da eduki desberdineko bi hartualdi elkartzea bezain garrantzitsua, eta horiek lotzeko eta aldatzeko metodoa.”[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Mariner, Francis; Monaco, James. (1978-12). «How to Read a Film: the Art, Technology, Language, History, and Theory of Film and Media» MLN 93 (5): 1133.  doi:10.2307/2906478. ISSN 0026-7910. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  2. Holland, N. N. (1992). The Kuleshov Effect. The critical I (pp. 41-47). New York: Columbia University Press.
  3. Kovacs, Steven. (1976). «Kuleshov's Aesthetics» Film Quarterly 29 (3): 34–40.  doi:10.2307/1211711. ISSN 0015-1386. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  4. Prince, Stephen; Hensley, Wayne E.. (1992). «The Kuleshov Effect: Recreating the Classic Experiment» Cinema Journal 31 (2): 59.  doi:10.2307/1225144. ISSN 0009-7101. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).

Kanpo estekak

aldatu