Vsevolod Pudovkin

Vsevolod Ilarionovitx Pudovkin, errusieraz Всеволод Илларионович Пудовкин, (Penza, 1893ko otsailaren 28agreg./otsailaren 16ajul. - Riga, 1953ko ekainaren 30a) Sobiet Batasuneko antzerki eta zinema zuzendaria izan zen.

Vsevolod Pudovkin
Vsevolod-Pudovkin.jpeg
Bizitza
JaiotzaPenza1893ko otsailaren 16a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku eta Jūrmala1953ko ekainaren 30a (60 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaMoskuko Estatu Unibertsitatea
Q4031944 Itzuli
Gerasimov Zinematografia Institutua
(1920 - 1925)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, zinema aktorea, errealizadorea, pedagogoa eta iritzi-kazetaria
Enplegatzailea(k)Mezhrabpom-Rus (en) Itzuli
Gerasimov Zinematografia Institutua
Mosfilm (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAssociation of Filmmakers of the USSR (en) Itzuli
Genero artistikoalive action (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSobietar Batasuneko Alderdi Komunista

IMDB: nm0699877 Allocine: 3531 Allmovie: p107195 TCM: 155970
Find a Grave: 25108882 Edit the value on Wikidata

Bere filmetan aztertuko du krisia eta kontzientzia hartze politikoa bere protagonista indibidualengan (eta ez Sergei Eisensteinen modura taldearengan), gizarteko gaiak bigarren planoan utzita:

  • Ama (Mat, 1926);
  • San Petersburgoren amaiera (Koniets Sankt Petersburga, 1927);
  • Ekaitza Asiaren gainean (Potomok Ghingis Khana, 1928).

Pudovkinen zinema egitura erritmikoetan garatzen da; horietan lehentasuna dute ekintza paraleloen muntaiak eta muntaia analitikoak. Horrenbeste lantzen zituen egitura horiek beharrezkoa zuten aurrez prestatutako gidoi sendo bat; horretarako, ezinbestekoa zen harreman estua izatea argumentista, aktorea, argazkilaria eta errealizatzailearen artean. Abangoardismoa ukatzen du eta aktoreek ikusleari emozioa transmititzea nahi du. Egitatean oinarritutako metaforak erabiltzen ditu.

Errealismo sozialista kontzeptua Pudovkinek sortu zuen. Zinema, bere ustetan, gizakiaren eta lanaren arteko harremanetara zuzendu behar zen, eta gainera, argi utzi gizakiak bere aberriarekin duen lotura.

Ikus, gaineraAldatu