Kukullaga eskubaloi taldea

Kukullaga eskubaloi taldea Etxebarriko (Bizkaia) emakumezkoen eskubaloi taldea da. Espainiako Ohorezko mailan jokatu izan duen arren gaur egun zilarrezko mailan ari da.

Kukullaga eskubaloi taldea
Sorrera 1983
Areto Etxebarriko kiroldegia (Etxebarri, Bizkaia)
Edukiera ikusle
Presidentea Euskal Herria Luis Castro
Entrenatzailea Euskal Herria Lydia Montes
Liga Zilarrezko maila
2021-22 5.a
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Webgunea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Taldea 1983ko irailean sortu zen Club de Balonmano Femenino Kukallaga izenarekin. Hasierako bi urteetan kadete taldea baino ez zuen izan baina hurrengo urteetan mailak osatuz joan zen 1988-89an senior taldea sortu zen arte.

Lehenengo urtean dagoeneko jokatu zuen Lehen Mailarako igoera play-offa (2. maila) eta 1991ean lortu zuen igotzea. Bertan mantendu zen 20 urtez eta 2011 urtean Ohorezko mailara igotzea lortu zuen. 2013an Euskadiko Kopa irabazi zuen.

Palmaresa aldatu

Azken urteak aldatu

Denboraldia Maila Postua
2010-11 Zilarrezko maila 1.a
2011-12 Ohorezko maila 13.a
2012-13 Ohorezko maila 12.a
2013-14 Ohorezko maila 14.a
2014-15 Zilarrezko maila 3.a
2015-16 Zilarrezko maila 3.a
2016-17 Zilarrezko maila 7.a
2017-18 Zilarrezko maila 7.a
2018-19 Zilarrezko maila 5.a
2019-20 Zilarrezko maila 6.a*
2020-21 Zilarrezko maila ?
2021-22 Zilarrezko maila 5.a
  • 2019-20 denboraldia bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren eraginez. Une horretan Kukullaga 6. postuan zegoen.

Uniformea aldatu

Kukullaga eskubaloia taldearen uniforme titularra da: jokalariena: kamiseta laranja eta praka beltza; porteroarena: kamiseta horia eta praka beltza. Ordezko uniformea: jokalariena: kamiseta berdea eta praka beltza; porteroarena: kamiseta urdina eta praka beltza.

Kiroldegia aldatu

Taldearen ofizialezko kirolgunea Etxebarriko kiroldegia da. Monte Ganguren kalean kokatuta dago.[1]

Zilar taldearen jokalariak aldatu

2016-2017ko denboraldia:

Talde teknikoa: Lydia Montes García (entrenatzailea), Ibon Pereita Aramaio (fisioterapeuta), Iñigo Calonge Fraile (medikua)

Jokalariak: Leire Buezo del Bado, Marianela Larroca Diperna, Sonia Antolín Madrazo, Maider Rodríguez Rodríguez, Lucía Pérez Ramos, Jara Casado Martínez, Irati Vázquez Asenjo, Garazi Elorriaga Albano, Paula González González, Miriam Llorente Martín, Leire Ortega Ruiz, Irene Coello Aguilar, Ane Fernández García, Zahira Messari Fakkar, Lucía Rodríguez Trigo, Sarai Bermejo García, Andrea Fernández Mendoza y Ariane Pedrosa Sandez.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Etxebarriko Udala - Kiroldegia. (Noiz kontsultatua: 2017-03-07).
  2. RFEBM. (Noiz kontsultatua: 2017).

Kanpo estekak aldatu