Kui Yuanyuan

gimnasta artistikoa txinatarra

 

Kui Yuanyuan
Bizitza
JaiotzaPekin1981eko ekainaren 23a (42 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Pisua42 kilogramo
Altuera155 zentimetro

IMDB: nm1856145 Olympic.org: yuanyuan-kui Edit the value on Wikidata

Kui Yuanyuan (Txina, 1981eko ekainaren 23a) gimnasta artistiko txinatarra da, 1996an munduko txapelduna izan zen espezialista den lurzoru-ariketan.[1][2]

Kirolari ibilidea aldatu

1996 aldatu

1996an San Juanen (Puerto Rico) izan zen Munduko Txapelketan, urrezko domina eskuratu zuen lurzoru-proban, Gina Gogean errumanierarekin berdinduta, Lavinia Milosovici eta Ukrainako Liubov Sheremetaren aurretik, azken biok ere brontzean berdinduta.

1997 aldatu

1997an Lausanan (Suitza) egin zen Munduko Txapelketan, brontzezko domina eskuratu zuen oreka-habean, Gina Gogean errumaniarraren (urrea) eta Svetlana Khorkina errusiarraren (zilarra) atzetik; halaber, brontzezko domina lortu zuen taldeen arteko lehiaketan —Errumania eta Errusiaren atzetik—, Liu Xuan, Duan Zhou, Meng Fei, Bi Wenjing eta Mo Huilan lagun zituela.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu