Kristauaren ikasbidea
Kristauaren ikasbidea edo Astete Gaspar Astete Jesusen Lagundiaren partaide eta apaizak 1599an idatzi zuen Catecismo de la Doctrina Christiana katiximaren euskarazko bertsioa izan zen. Itzultzailea Damaso Legaz iruindarra izan zen.[1] Liburuxka hau haurrei doktrina irakasteko erabiltzen zen.
Kristauaren ikasbidea | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Gaspar Astete |
Argitaratze-data | 1599 |
Izenburua | Doctrina Christiana |
Ezaugarriak | |
Argumentu nagusia | Catholic theology (en) |
Lanaren oinarriak
aldatuGaztelaniazko katixima hau, Astete, mendetan haurrei erlijioa irakasteko erabili zen bai Iberiar Penintsulan, tartean Hego Euskal Herrian, baita ere Hispanoamerikan. Hauxe zen lehen izenburua: Doctrina cristiana y documentos de crianza. Beste katixima ezaguna Jerónimo Martínez de Ripaldakoa zen.
Liburuxkaren helburua modu errazean kristau batek salbatzeko jakin behar duen oinarrizko kontzeptuak biltzea da. Katixima hau Kontrarreformaren ideiak zabaltzeko erabiltzen zen. Egitura erraza zen: galderak eta erantzunak. Horri esker buruz ikasteko metodo ona zen.
Logikoa denez, denborarekin jatorrizko testuan aldaketak egin ziren, batez ere Gabriel Menéndez de Luarcak (1742-1812) eta, geroago, Benito Sanz y Forés-ek (1828-1895).
Euskarazko bertsioa
aldatuItzulpena Iruinean egin zen. 1875an José Oliver y Hurtado apezpiku izendatu zuten. Gizon hau intelektuala eta historialaria zen. Haren iritziz haur euskaldunei doktrina euskaraz irakatsi behar zitzaien eta, horregatik, Asteteren euskarazko bertsioa agindu zuen. Itzulpena Damaso Legaz iruindarrak egin zuen, 1880an, Jose Lordaren moldiztegian. Liburuan erabilitako hizkuntza Legazena berarena zen eta horrek Iruñeko euskararen inguruko testigantza utzi digu.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Edizio digitala Klasikoen gordailuan.
- (Gaztelaniaz):Testua gaztelaniaz.