Kopolimeroa monomero-mota batetik baino gehiagotik sorturiko polimeroa da. Kasu honetan monomeroen polimerizazioari kopolimerizazio deritzo. Bi monomero-moten kopolimerizazioaren bidez lortutako kopolimeroei bipolimero deritze batzuetan. Hiru eta lau monomerotatik lortzen direnak terpolimeroak eta kuaterpolimeroak dira, hurrenez hurren.

1. Homopolimeroa; 2. Txandako kopolimeroa; 3. Zorizko kopolimeroa; 4. Bloke-kopolimeroa eta 5. Txertozko kopolimeroa

Kopolimero komertzialen artean hauek dira aipagarrienak: akrilonitrilo-butadieno-estirenoa (ABS), estireno-butadieno kautxua (SBR), nitrilo kautxua, estireno-akrilonitriloa, estireno-isopreno-estirenoa (SIS), poli(etilen-metilen azetato)a (EVA) eta nylon12/6//66-a. Lehenak kate-polimerizazioz sintetizatzen dira eta atzena etapa-polimerizazioz.

Kopolimeroaren katean monomero-unitateak ordena jakinik gabe antolatzen badira zorizko kopolimeroa izango da. Txandakako kopolimeroetan unitate monomerikoak txandaka eta kantitate ekimolekularretan daude. Bloke-kopolimeroetan unitate monomerikoen multzo handiak daude. Txertozko kopolimeroak adarkatuak dira. Kate nagusian monomero-mota bat dago eta horretatik zintzilik bestea[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. Iruin, J. J.. (D.L. 1988). Kimika fisikoko makromolekularra. Ibarsusi ISBN 84-86967-01-5. PMC 907326689. (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.