Kooikerhondje edo Kooiker txakurrena (ahate-harrapatzeaileraren txakurtxoa nederlanderaz) jatorri holandarreko spaniel edo txinbo-txakur arraza txiki bat da. Jatorriz, txakur langile gisa erabili zen, batez ere ahateak erakartzeko. Kooikerrak XVII. eta XVIII. mendeetan ezagunak izan ziren eta Rembrandt eta Jan Steen margoetan agertzen dira. Arrazak zabalkundea izan du Estatu Batuetan, Kanadan eta Eskandinavian.

Kooikerhondje
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
JatorriaHerbehereak
Altueraarra: 37 cm gutxienekoa
arra: 42 cm gehienez
emea: 35 cm gutxienekoa
emea: 40 cm gehienez
Katalogo kodea314
Medikuaren bisita (1658-1620), Jan Steenen maergoan, kooikerhondje bat.

Kooikerhondje kirol-txakur txiki eta deigarria da, laranja eta zuria kolorez. Jatorriz, Herbehereetan hazi zen, ahate-txakur gisa, eta nonbait bere isatsa lumaz apaintzen zuten ehiztariek, ahateak harrapatzeko gizakiak egindako putzuetara erakartzeko ahateak.

Altuerarik egokia estandarrean 40 cm da arretan eta 38 cm emeetan. Belarriek koloretakoak eta ondo estaliak izan behar dute eta idealki puntuekin apainduak.[1]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Kooikerhondje» artikulutik itzulia izan da, 2022-10-28 data duen 1118603887 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-10-28 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. «Nederlandse Kooikerhondje» American Kennel Club.

Kanpo estekak aldatu