Konstituzio plaza (Mexiko Hiria)

Artikulu hau Mexiko Hiriko plazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Konstituzio plaza (argipena)».

Konstituzio plaza (gaztelaniaz: Plaza de la Constitución) Mexikoko Mexiko Hirian dagoen enparantza bat da. Hiri honetako enparantza nagusia da, herri hizkeran Zokaloa (El Zócalo) izenez deitua delarik.

Konstituzio plaza
Plaza de la Constitucion Ciudad de Mexico City.jpg
Konstituzioaren plazaren irudia.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Federative entity of MexicoMexiko Hiria
Koordenatuak19°25′58″N 99°08′00″W / 19.43278°N 99.13333°W / 19.43278; -99.13333
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1521
Arkitektura

Aldameneko kale eta etorbideekin batera 46.800 m²-ko azalera du (195 m x 240 m). Izena aldiz, 1812ko Espainiako Konstituziotik datorkio. Mexiko Hiriko Hirigune Historikoaren bihotz-bihotzean dago, Cuauhtémoc barrutiaren barnean.

Enparantza honetan hainbat eraikin nabarmen daude, esate baterako: Mexikoko Jauregi Nazionala edota Mexiko Hiriko katedrala.

XVI. mendearen hasieran Alonso García Bravo espainiar konkistatzaileak Tenochtitlan uhartea zetzan eremuan lehenbiziko aldiz eraiki zuen. Ondorengo mendeetan zehar hainbat zaharberritze eta eraldakuntza jasan izan dituelarik.

IruditegiaAldatu


Kanpo estekakAldatu